Solvay prozesua
Sodio karbonatoa (Na2CO3) industria mailan ekoizteko prozesua. Sodio kloruroa amoniakoarekin eta karbono dioxidoarekin erreakzionaraziz lortzen da. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Solvay prozesua sodio karbonatoa (Na2CO3) sintetizatzeko prozesu kimikoa da[1]. XX. mendean zehar industria kimikoan sodio karbonatoa ekoizteko usatutako prozesu nagusia izan zen. Alabaina, egun borrokan dabil karbonato naturala duten natroi eta trona mineralekin.
Sodio karbonatoak erabilera ugari ditu industrian besteak beste xaboigintzan, beiragintzan, ehungintzan eta papergintzan.
2019an munduan guztira 58 milioi tona metriko sodio karbonato ekoitzi ziren, horietatik 42 jatorri sintetikoa zuten eta gainerakoak naturala[2].