From Wikipedia, the free encyclopedia
Sumy Oblasteko errusiar okupazioa 2022ko otsailaren 24an hasi zen Sumy Oblasteko Errusiaren okupazio militarra da, Errusiako Indarrek Ukraina inbaditzen hasi eta Sumy Oblastaren eskualdeak bereganatzen hasi zirenean. Oblast-hiriburua, Sumy, ez da inbasioan zehar, inoiz, Errusiaren esku erori; halere, beste hiri batzuk harrapatu dituzte inbasioan zehar; hala nola, Konotop eta Trostianets. Apirilaren 6an, errusiar indarrek oblastetik irten ziren, bere okupazio militarra amaituz.
Sumy Oblasteko errusiar okupazioa | |
---|---|
Sumy Oblasta, Ukrainan. | |
Administrazioa | |
Egoera | Errusiaren okupazio militarra |
Kokapena | Sumy Oblasta (Ukraina) |
Historia | |
Data | 2022ko otsailak 24 – apirilak 6 |
Otsailaren 25ean, Errusiako Indarrek Konotop hiria bereganatu zuten.
Martxoaren 2an, Artem Seminikhinek, Konotopeko alkateak, adierazi zuen hiriko errusiar indarrek ohartarazi ziotela hiria bonbardatuko zutela, bizilagunek okupazioari aurre egiten bazioten. Errusiako ibilgailuak, udaletxearen kanpoaldean zabalduta, bertakoek inguratuta zeuden.[1] Seminikhinek, orduan, hiriko bizilagunei galdetu zien ea borrokatu nahi zuten ala amore eman; bizilagunek "ia aho bakarrez" errenditzeari uko egin zioten.[2][3] Beranduago egunean, hiri-agintariek Errusiako Indarrekin negoziatu zuten, hamabi minutuko elkarrizketa batetan. Errusiar Indarrek hiri-gobernua ez aldatzea, tropak hirian ez zabaltzea, garraioa ez oztopatzea edo Ukrainako bandera ez kentzea onartu zuten. Horren trukean, hiriko arduradunek adostu zuten bizilagunek ez zutela errusiar indarrei eraso egingo; de facto, herria errendituz.[4]
Martxoaren 7an, Ukrainako Estatu Nagusiak baloratu zuen Konotopen errusiar indarrek beren tropen %50eko galerak izan zituztela eta, beraz, tropak berrantolatzera eta berhornitzera behartuta zeudela.[5] Martxoaren 15ean, Ukrainako eta Errusiako Indarrek korridore humanitario bat irekitzea adostu zuten, herritarrak Konotopetik ateratzeko.[6] Martxoaren 28an, Errusiako Indarrek zubi bat suntsitu zuten Konotopen. [7]
Apirilaren 2an, Errusiako Armadak Konotop Raionean hornidura-korridore bat mantentzen zuela jakinarazi zuten, zeinaren bidez Kiev eta Txernihiveko ekipoak Errusiara erretiratzea ahalbideturik zuen Errusiak. [8] Apirilaren 3an, Ukrainako parlamentari batek –Olexander Katxura – Twitter bidez adierazi zuen Errusiako Indar guztiek Konotop Raiona utzi zutela. Apirilaren 4an, gainera, Dmytro Zhyvytsky-k, Sumy Oblasteko Gobernadoreak, adierazi zuen Errusiako tropek ez zutela jada Sumy Oblasteko herri bat ere okupatzen eta, horietako gehienetan, erretiratu zirela, Ukrainako tropak gainerako unitateak era tropa atzeratuak kanporatzeko lanean ari ziren bitartean. [9]
Apirilaren 5ean, Zhyvytsky Gobernadoreak Konotop Raionean torturatutako hiru zibil-gorpuzki, gutxienez, aurkitu zituztela adierazi zuen.[10]
Martxoaren 1ean, Errusiako Indarrek Trostianets hiria hartu eta hiriaren okupazio militar bat hasi zuten.
Errusiaren egoitza militarra herriko tren-geltoki nagusian ezarri zen.[11][12] Martxoaren erdialdean, errusiar tropa batzuk Errusiak-lagundutako indar separatistekin ordezkatu zituzten.
Gutxi gorabehera 800 errusiar soldaduk okupatu zuten hiria. Okupazioan zehar, Ukrainako Poliziak hirian inkogniton mantendu ziren, tokian tokiko zibilei eta indar partisanoak lagunduz.[13] Ukrainako Indarrek hiriaren hegoaldeko zubi bat suntsitu zuten, Errusiaren aurrerapena Ukrainaren sakonerantz gelditzeko. Herri-alkatea, Jurii Bova, inguruko herrietan ezkutatu zen; hala, herrian ez geratzeko erabakiagatik kritika batzuk jaso zituen. Edonola ere, Ukrainako erresistentzia koordinatzen jarraitu zuen; besteak beste, Errusiaren posizioak bonbardatuz. Errusiako tropek eginiko zibilen exekuzioen informazioa ezberdinak martxoaren hasieran hasi ziren.[14]
Martxoaren 23an hasitako Ukrainaren kontraeraso batek hiria ukrainarren esku berrerortzea eragin zuen, martxoaren 26rako. Borroketan herriko ospitalea bonbardatu zuten; bizilagunen arabera, errusiar indarrek.[13] Hiriaren kanpoaldean borroka eta bonbardaketen ondoren, errusiar tropak gauean zehar erretiratu ziren, Ukrainako Indarrak iritsi baino lehen.[15] AFPren txosten batek "dozena bat" tanke eta ibilgailu blindatu suntsitu edo kaltetu zirela adierazi zuen.[12] New York Times egunkariak, bestalde, jakinarazi zuen janaria urritzear zegoela Ukrainak hiria berreskuratu zuenerako.[13]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.