From Wikipedia, the free encyclopedia
Sumykhimpromeko planta kimikoko amoniako-ihesa 2022ko martxoaren 21ean, Sumyko guduaren testuinguruan, gertatutako ihes kimiko bat izan zen; izan ere, Errusiaren aire-eraso batek Sumykhimpromeko ongarri-fabrikako amoniako-tanga bat kaltetu zuen, lurzorua 2.5 kilometroko erradioan kutsatuz –eta Novoselytsya eta Verkhnya Syrovatka herrietara, Sumy Oblastean, ailegatuz–.[1][2] Haize-norabidearen ondorioz, Sumy hiria ez zen asko kaltetu, nahiz eta ihesetik gertu egon.[3]
Sumykhimpromeko amoniako-ihesa | |||
---|---|---|---|
Ukrainako inbasioa (2022) | |||
Data | 2022ko martxoak 21 | ||
Lekua | Sumykhimprom, Sumy Oblasta (Ukraina) | ||
Egoera | Eztabaidagarria | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Ihesa gertatu baino bi egun lehenago, Mikhail Mizintsev-ek, Errusiako Defentsa Nazionalaren Kudeaketa Zentroko buruak, adierazi zuen nazionalista ukrainarrak bandera faltsuko eraso kimikoa egiten ari zirela Sumyn. Martxoaren 19an bertan, Mizintsevek argudiatu zuen ukrainarrek lurreko minak jarri zituztela lantegiko biltegi kimikoaren inguruan, tropa errusiarrak hirirantz bazihoazen, bertako hiritarrak pozoitzeko.[4]
Era berean, argudiatu zuen bigarren-mailako eskola bat ere modu antzekoan saboteatua izan zela Kotlyarovo-n, Mykolaiv Oblastean.[4]
Ihesaren berri eman zen lehen aldiz 2022ko martxoaren 21eko goizaldeko 4:30ak aldera, Sumykhimprom planta kimikoan, Sumy hiriko aldirietan.[4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.