From Wikipedia, the free encyclopedia
Tateyama (japonieraz: 館山市 Tateyama-shi ) Japoniako hiria da, Chiba prefeturan dagoena. 2012ko erroldaren arabera 48.775 biztanle ditu.
Tateyama 館山市 | |||
---|---|---|---|
Japoniako hiria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Japonia | ||
Uhartea Eskualdea Prefektura | Honshu Kantō Chiba | ||
Izen ofiziala | 館山市 | ||
Jatorrizko izena | 館山市 | ||
Posta kodea | 294-8601 | ||
Herriburua | Tateyama Domain (en) | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 34°59′48″N 139°52′12″E | ||
Azalera | 110,22 km² | ||
Mugakideak | Minamiboso (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 44.692 (2021eko martxoaren 1a) −2.772 (2015) | ||
Dentsitatea | 406 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1939ko azaroaren 3a | ||
Telefono aurrizkia | 470 | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) | ||
Hiri senidetuak | Bellingham (Washington) | ||
http://www.city.tateyama.chiba.jp/ |
Tateyama Bōsō penintsularen hegoaldeko muturrean kokaturik dago. Bere lurretako Sunosaki lurmuturrak Tokioko Badia du mendebaldean eta Ozeano Bareko urak ekialdean.
Gaur egungo Tateyamako lurrak Awa probintziaren parte izan ziren Sengoku Aroan eta Satomi leinuak Tateyamako gaztelutik gobernatzen zuen probintzia osoa.
Meiji berrezarkuntzan Chiba prefeturan sartu eta 1889an herri bihurtu zen, eta 1939an hiri estatusa lortu zuen. 1954ean inguruko lau herri bereganatu zituen.
Tateyamaren ekonomia arrantzan, baratzetan eta turismoan oinarritzen da. Tokiotik gertu egonik hiriburukoen hondartza eta surf herria bihurtu da, horregatik hotel asko eraiki dira kostaldean.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.