Tlaxcalako Andrea From Wikipedia, the free encyclopedia
Tecuelhuetzin Xicohténcatl (Tlaxcala, 1501 – Antigua Guatemala, 1537) ondoren espainiar konkistatzaileek Maria Luisa Xicohténcatl izenarekin bataiatu zuten. Xicohténcatl I.aren alaba izan zen eta beraz, printzesa tlaxcalteka zen.[1] 1519an Pedro de Alvaradorekin ezkondu zuten tlaxcalteken eta espainiarren arteko aliantza sendotu, eta Azteken Inperioa garaitzeko.[2] Guatemalako konkistan ere parte-hartu zuen.[3]
Tecuelhuetzin Xicohténcatl | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tlaxcala, ezezaguna |
Herrialdea | Tlaxcala |
Heriotza | Antigua Guatemala, 1537 ( urte) |
Hobiratze lekua | Antigua Guatemala |
Familia | |
Aita | Xicotencatl I |
Ezkontidea(k) | Pedro de Alvarado (1519 - |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | |
Jarduerak | |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Spanish conquest of Guatemala (en) |
1519an, bere aitak, Huehue Xicohténcatl, Hernán Cortési eskaini zion emazte, baina hark uko egin zuen jada ezkonduta zegoelako eta Pedro de Alvaradori utzi zion. Tecuelhuetzin bataitu, Luisa izen katolikoa jarri eta Alvaradorekin ezkondu zen erritu indigenaren bitartez (ondorioz, Alvaradok erritu kristauaren bitartez ezkontzeko askatasuna izan zuen). Egun berean beste lau printzesa mexikar ezkondu zituzten espainiar kapitainekin.
Tecuelhuetzin Tenochtitlanera lagundu zituen espainiarrak hainbat tlaxcaltekez osatutako eskolta batekin, bere anaietako batzuk barne. Gau Tristean handik ihes egitea lortu zuen.
Alvaradorekin bi seme-alaba izan zituen, Pedro, Tutepequen jaioa eta Leonor, Utatlanen jaioa. Hirugarren seme bat egon zitekeela uste da, Diego edo Francisco, baina hori ez da oraindik frogatu.[4]
Guatemala konkistatzen ere lagundu zuen, baina bertan hil zen 1537an pneumonia astundu baten ondorioz. Guatemalako gotzainak bere hileta ospatu zuen, eta Antigua Guatemalako katedralean lurperatuta dago.
Tecuelhuetzin pertsonaia gisa agertzen da lan hauetan:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.