From Wikipedia, the free encyclopedia
Tegelko jauregia, baita ere Humboldt jauregia bezala ezaguna, Berlingo Tegel barrutian dagoen pizkundetar jauregia da. Barrutiko monumentu nagusia da. Jauregiaren parkea Tegelko aintzirarekin mugatzen da.
Tegelko jauregia | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Alemania |
Seat of government | Berlin |
Borough of Berlin | Reinickendorf |
Koordenatuak | 52°35′42″N 13°16′35″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1820 |
Inaugurazioa | 1824 |
Jabea | Humboldt |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Karl Friedrich Schinkel |
Ondarea | |
Jauregia 1558an eraiki zen. Friedrich Wilhelm I. Prusiakoa Printze hauteslek ehiza-jauregia bezala erabiltzeko moldatzea agindu zuen. 1766an jauregia Humboldt familaren eskuetara pasa zen eta familiaren egoitza bihurtu zen. Alexander von Humboldt eta Wilhelm von Humboldt urte asko bizi ziren hemen. Amaren heriotza izan ondoren Wilhelm von Humboldtek jauregia jaso zuen, 1797an. 1820tik 1824ra eraikina zaharberritu zuen; horretarako garaiko gustu klasizista erabili zuen. Lanen egilea Karl Friedrich Schinkel izan zen. Gaur egun jauregia Humboldtarren ondorengoa den Heinz familiakoa da eta egoitza bezala erabiltzen dute. Parkean Humboldt familiaren hilobiak daude, tartean Alexander eta Wilhelm von Humboldtenak; hilobiak Karl Friedrich Schinkelek egin zituen, 1829an. 1983an parkea monumentu babestua izendatu zen. Urtetan parkeak sarrera irekia izan du; gaur egun, aldiz, bisitak oso mugatuak daude.[1][2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.