![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/3a/Teide_Tenerife4.jpeg/640px-Teide_Tenerife4.jpeg&w=640&q=50)
Teideko Parke Nazionala
From Wikipedia, the free encyclopedia
Teideko Parke Nazionala (gaztelaniaz: Parque Nacional del Teide) Kanarietako eremu babestua da, Tenerife uhartean dagoena. 1954ko urtarrilaren 22an izendatua, Kanarietako parkerik zaharrena eta handiena eta Espainiako hirugarren parkerik zaharrena da. 2007an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendapena aitortu zion.
Teideko Parke Nazionala1![]() | |
![]() Roque Cinchado eta Teide mendia. | |
Mota | Naturala |
Irizpideak | vii, viii |
Erreferentzia | 1258 |
Kokalekua | ![]() |
Eskualdea2 | Europa/Ipar Amerika |
Koordenatuak | 28°16′17″N 16°18′37″W |
Izen ematea | 2007 (XXXI. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Izena 3.718 metroko altuera duen Teide sumenditik datorkio. Urtero 2,8 miloi bisitari baino gehiago ditu, 2007an munduko bigarren natura parkerik bisitatuena izanik.