ingeniaritzako arloa mezuen grabaketa, igorpena, prozesaketa eta biltegiratzeaz arduratzen dena From Wikipedia, the free encyclopedia
Telekomunikazioen Ingeniaritza seinaleen transmisio eta harreran eta sareen interkonexioan arazoak konpontzen dituen ingeniaritzaren adar bat da. Telekomunikazioen aplikazioaren diziplina bat da. Hitz honek urruneko komunikazioa adierazi nahi du, normalki uhin elektromagnetikoen edo optikoen bidezko propagazioz. Zenbait teknologia sartzen dira hemen, hala nola, irratia, telebista, telefonoa, datuen komunikazioa eta Internet bezalako sare informatikoak. Telekomunikazioen nazioarteko batasunak (ITU, ingelesezko International Telecommunication Unionetik) telekomunikazioarendako emandako definizioa da, hariz, irratielektrizitatez, medio optikoz edo beste sistema elektromagnetikoren baten bidez, edozein eratorpeneko zeinuen, seinaleen, idatzi eta irudien, soinu eta informazioen emisioa, transmisioa eta harrera.
Telekomunikazio sistema bat honako hauek osatzen dute: informazio igorlea, transmisio kanala eta informazio hartzailea. Igorlea mezua fenomeno fisiko (seinale) bihurtu edo kodifikatzen duen dispositiboa da. Seinale hau kanalak edo medioak transmititzen du, eta hartzaileak igorlearen alderantzizko prozesua egiten du informazioa jasotzeko.
Igorlearen funtzioek, modu batean edo bertzean, beti inplikatzen dute informazioa kodetzea eta kanalerako egokitzapena. Transmisio kanalak, arrazoi fisikoengatik, seinalea aldatzen du bere ibilbidean. Hartzaileak seinalea jasotzeko, berrosatzeko eta deskodetzeko funtzioak egin behar ditu, informazioa hartzeko helburuarekin. Prozesu honetan, errore aukera dago, eta telekomunikazioen ingeniaritza hau gutxiagotzen saiatzen da.
Telekomunikazio sistema baten konparaketa moduan, bi pertsonen arteko ahozko komunikazioa har dezakegu. Konparaketa hau honela deskonposatu daiteke:
Bertze kasu batzuetan, komunikazioa gauzatu daiteke fax, telefono, teklatu-inprimagailu, kamera-pantaila... artean, eta kanala hari bidez, irrati-uhinez, zuntz optikoz, satelitez... osatu daiteke.
Transmisio zentzuaren arabera, komunikazioa kontsideratu daiteke noranzko bakarrekoa (igorletik hartzailera) edo bi norantzetakoa.
Telekomunikazio baten topologia izan daiteke puntutik punturakoa eta puntu-multipuntu motakoa.
Komunikazioaren arazo intrintsekoa sortzen da informazioa modu azkarrean transmititu nahi dugunean edo urruneko bi punturen artean, edo bi gauzak batera. Kasu honek eragin du telekomunikazioen ingeniaritza garatzea.[1]
Ingeniari bezala definitu daiteke, zientziaren oinarrien jakintza garatu bat duen profesional bat, ingeniaritzaren printzipioak proiektatzeko gaitasuna duena teknologiaren esparruan arazoei konponbideak planteatzeko. Horretarako eredu matematikoen formulazioa, diseinua eta kalkulua aplikatzen ditu.
Zehazki Telekomunikazioen ingeniaria definitu daiteke profesional bat bezala, bere ezagutzak erabiltzen dituena sistemak, sareak eta telekomunikazioko sormen, transmisio, detekzio eta kudeaketarako zerbitzuak, planifikatzeko, diseinatzeko eta kalkulatzeko.
Sare eskalagarriak lortu ahal izateko eta, beraz, azpiegiurak amortizatzeko, eskuragarri dauden bitarteko guztiak erabiltzen dira: kobrea, zuntz optikoa, irratia eta satelitea.
Komunikazio sistemak diseinatuta daude gizakiaren zentzumen organoen bidez komunikatzeko, nagusiki ikusmen eta entzumen atzematearenak.
Gaur egun, salerosketa ahalmen handiena duten herrialdeek telefono operadoreei banda zabalera handiagoa eskatzen diete, kalitate handiagoa eta telefonia mugikorraren sofistikazioa (3G, 4G eta zerbitzu hobeak eskaintzen dituzten interfaze ekipoak) interneteko zerbitzuetarako.
Espainian, telekomunikazio ingeniaritzaren ikasketa lau ibilbidetan bereizten da, ezagutza esparru osoa osatzeko:[2]
Proiektuen planifikazioa, garapena eta kudeaketa lantzen dira, honakoen diseinu, gainbegiratze eta sorkuntzarendako:
Ibilbide hauek lantzen ditu:
Ibilbide hauek lantzen ditu:
Ibilbide hauek lantzen ditu:
Telekomunikazio ingeniaritzaren titulazioek zenbait konpetentzia jaso behar dituzte bere ikasleei ahalbidetzeko telekomunikazioen ingeniari teknikoaren lanbidea egitea[3][4].
Graduko ikasketetan landutako irakasgaietako batzuk honako hauek dira:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.