From Wikipedia, the free encyclopedia
The World's End (euskaraz Munduaren Amaiera) 2013ko Edgar Wright ingeles zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko filma bat da. Bertan, Simon Pegg, Nick Frost, Paddy Considine, Martin Freeman, Eddie Marsan eta Rosamund Pike aktoreek antzeztu zuten.
The World's End (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2013 |
Izenburua | The World's End |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua, Japonia eta Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | zientzia-fikziozko filma, science fiction comedy (en) , inbasio estralurtarra, komedia erromantikoa, ekintza-filma, apocalyptic film (en) eta film post-apokaliptikoa |
Iraupena | 109 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Telesaila | Three Flavours Cornetto trilogy (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Edgar Wright (en) |
Gidoigilea(k) | Edgar Wright (en) Simon Pegg |
Antzezlea(k) | |
Nick Frost (en) Simon Pegg Rosamund Pike Paddy Considine Martin Freeman Eddie Marsan Bill Nighy Darren Boyd David Bradley Michael Smiley Pierce Brosnan Rafe Spall Sophie Evans (en) Sophie Evans (en) Jonathan Aris (en) Peter Serafinowicz (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Nira Park (en) Tim Bevan Eric Fellner |
Konpainia ekoizlea | StudioCanal (en) Working Title Films (en) Big Talk Studios (en) Universal Studios |
Edizioa | Paul Machliss (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Steven Price (en) |
Argazki-zuzendaria | Bill Pope |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Ingalaterra |
Argumentu nagusia | inbasio estralurtarra eta alkoholismoa |
theworldsendmovie.co.uk | |
Hot Fuzz (2007) eta Shaun of the Dead (2004) filmeekin batera Wright eta Peggek zuzendu, idatzi eta antzeztutako Three Flavours Cornetto[1] trilogia (Hiru Zaporedun Cornetto trilogia) osatzen dute.
Ingalaterrako nerabezaroko bost lagun 20 urteren buruan berrelkartu dira, haietako bat iraganean burutzea lortu ez zuten alkohol eta taberna maratoi baten parte har dezaten egoskortuko da. Gary King, oraindik nerabezaroa gainditzea lortu ez duen berrogei urtetatik gorako gizon arduragabe eta langabetuak bere gainontzeko lau lagunak garagardo maratoi hori egin dezaten konbentzituko ditu. Honenbestez, bost lagunak Garyren jaioterria den Newton Haven udalerrira iritsi eta zurrutean hasteko heuren asmoari ekingo diote, maratoia bertako “The World’s End” ("Munduaren Amaiera") izeneko taberna ospetsuan amaitu nahi dutelarik. Baina lagun-taldeak iraganeko oroitzapenak orainaren bat egiten saiatzen ari diren bitartean, ustekabean etorkizunaren alde borrokatu beharko direla jabetuko dira, eta ez haien etorkizuna bakarrik, bai eta gizateria eta mundu osoko etorkizunaren alde eta udalerria menpean hartu duten erroboten aurka ere, “The World’s End” tabernara ailegatzea heuren azkeneko arazoa izanen baita.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.