From Wikipedia, the free encyclopedia
Toulouse-Lautrec Lizeoa (frantsesez, Lycée Toulouse-Lautrec) 6 ataleko telesail frantziar-belgikar bat da, Fanny Riedbergerrek, Nicolas Cuchek eta Stéphanie Muratek zuzendua, eta Fanny Riedberger eta Justine Planchonen ideia batean oinarritua. Belgikan La Une katean emititu zen 2022ko abenduaren 29tik aurrera eta Frantzian TF1en, 2023ko urtarrilaren 9tik aurrera. Euskaraz ere ikus daiteke EiTBren Primeran plataforman.
Toulouse-Lautrec Lizeoa (telesaila) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Fanny Riedberger (en) eta Justine Planchon (en) |
Izenburua | Lycée Toulouse-Lautrec |
Jatorrizko hizkuntza | frantsesa |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Sasoi kopurua | 1 |
Atalak | 6 |
Honen izena darama | Lycée Erea Toulouse-Lautrec (en) |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia dramatikoa |
Iraupena | 52 minutu |
Antzezlea(k) | |
Ness Merad (en) (Marie-Antoinette (en) ) Chine Thybaud (Victoire Dupré (en) ) Max Baissette de Malglaive (en) Adil Dehbi (en) Juliette Halloy (en) Aminthe Audiard (en) Margaux Lenot (en) (Maëlle Guérin (en) ) Nolann Duriez (en) Hippolyte Zaremba (en) (Jean-Philippe Prax (en) ) Adrien Casse (en) (Théo Dupré (en) ) Abraham Wappler (en) (Jules Feuillate (en) ) Edwina Zajdermann (en) Aaliyah Rosemain (en) | |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | TF1 |
Fikzio hau Habanita Federation, TF1, Be-FILMS eta Belgikako RTBF telebistaren arteko koprodukzioa da, eta Suitzako Irrati Telebistaren (RTS) parte hartzea ere izan du.[1]
52 minutuko telesail onenaren saria jaso zuen Arroxelako 2022ko fikziozko jaialdian.
2023ko urtarrilean, TF1-ek bigarren denboraldia egongo zela iragarri zuen, telesailak ikusle-datuetan lortutako arrakastari esker. Frantzian, lehen atalak 5 milioi ikusle izan zituen.[2]
Gurasoen dibortzioaren ondorioz, Victoire izeneko protagonista gazteak hiriz, bizimoduz eta institutuz aldatu behar du. Bere anaia Theo joaten den ikastetxe berezi batean hasi behar du ikasten; Toulouse-Lautrec Lizeoa da, ikasle desgaituentzako ikastetxea, desgaituak ez diren ikasleak ere hartzen dituena.
Gogoz kontra, Victoirek Marie-Antoinette izeneko neska tetraplegiko baten "erreferente" bihurtu behar du, eta neskaren beharrizan guztietan lagundu behar dio, baita komunean ere. Victoria ez dago batere ados institutu berrian egotearekin, bere lagunak ezin dituelako ikusi eta orain oso ikaskide arraroak dituela iruditzen zaiolako. Arazoak ditu horregatik institutu berriko bizitzara moldatzeko; gainera, halako batean, bideo bat egiten du beste ikasle desgaituez burlatzeko eta sare sozialetara igotzen duenean, mundu guztia haserrertu egingo zaio ikastetxean.
Pixkanaka, ordea, Victoire bere aurreiritziak gainditzen joango da eta benetako laguntasuna garatuko du Marie-Antoinette, Charlie, Roxana, Corto, Reda, Hugo, Maëlle eta Jean-Philippe izeneko ikasleekin, eta gero eta kontzientzia handiagoa hartuko du ikaskide desgaitu horiek bizi behar izaten dituzten bizi-baldintza gogorrei buruz.
Telesail hau Fanny Riedberger eta Justine Planchonen ideia batean oinarrituta dago. Riedbergek berak hiru urtez ikasi zuen gaztetan, gogoz kontra, Toulouse-Lautrec lizeoan, Vaucresson hirian, lizeoa benetan existitzen baita. Ikus-entzunezkoen munduan lanean hasi zenean, bere esperientzia hartan oinarritutako istorio bat kontatu nahi izan zuen.
Arroxelako telebistako fikzioaren jaialdian kontatu zuenez, geroago konturatu zen izugarrizko zortea izan zuela gaztetan esperientzia hura bizitzeagatik, eta horregatik partekatu nahi izan zuela. « Desgaitasunei buruz jendeak duten ikuspegia aldatu nahi nuen, ezagutzen ez dugunak beldurtu egiten gaituelako », esan zuen.[3]
Errealitatera ahalik eta hurbilen hurbiltzeko, Fanny Riedbergerrek erabaki zuen Toulouse-Lautrec lizeoan bertan filmatzea telesaila; lizeo hau Frantziako lehen barnetegia izan zen desgaitasun egoeran dauden ikasleak integratzen zituena; Vaucresson hirian dago, Frantziako Hauts-de-Seine departamenduan, Parisetik hurbil.
Chine Thybaud aktoreak zera esan zuen telesailaren prentsa-txostenean: "Filmaketa osoan zehar institutua funtzionamenduan egon zen. Ia figurante guztiak ikasleak edo ikasle ohiak dira. Zenbait zaintzailek ere parte hartu dute telesailean. Toulouse-Lautrec lizeoa bakarra da Frantzian eta egunerokoan den bezala erakusten du telesail honek".[4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.