Toy Story
1995eko pelikula / From Wikipedia, the free encyclopedia
Toy Story 1995ean egindako haurrentzako animaziozko film bat da, Pixar[1] konpainiak ekoitzia eta John Lasseterrek zuzendua. Pixar ekoiztetxearen lehen film luzea izan zen, bai eta zinemaren historian[2] efektu digitalak dituen lehenengo animaziozko filma ere.
![]() | ||||
---|---|---|---|---|
Randy Newmanen animaziozko filma, 3D filma, computer-animated film (en) ![]() | ||||
Sortzailea(k) | John Lasseter | |||
Egilea(k) | Randy Newman | |||
Sorrera-urtea | 1995 | |||
Argitaratze-data | 1995 | |||
Izenburua | Toy Story | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | theatrical release (en) ![]() | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | Buddy filma, fantasiazko filma, abenturazko filma eta film komikoa | |||
Iraupena | 81 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Telesaila | list of Pixar films (en) ![]() ![]() | |||
Deskribapena | ||||
Honen parte da | National Film Registry (en) ![]() | |||
Kokapena | ||||
Bilduma | New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | John Lasseter | |||
Gidoigilea(k) | Joss Whedon Andrew Stanton Joel Cohen Alec Sokolow John Lasseter Pete Docter Joe Ranft | |||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Bonnie Arnold (en) ![]() Ralph Guggenheim (en) ![]() Edwin Catmull | |||
Konpainia ekoizlea | Pixar Walt Disney Pictures | |||
Ekoizle eragilea | Edwin Catmull Steve Jobs | |||
Edizioa | Lee Unkrich (en) ![]() | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Randy Newman | |||
Fikzioa | ||||
ikusi
| ||||
Fikzio-unibertsoa | Toy Story universe (en) ![]() | |||
Historia | ||||
Gertaera nabarmenak | 1995eko azaroaren 19a estreinaldi — El Capitan Theatre (en) ![]() | |||
Jasotako sariak | Annie Award for Writing in a Feature Production (en) ![]() 24th Annie Awards (en) ![]() Annie Award for Music in a Feature Production (en) ![]() 24th Annie Awards (en) ![]() Annie Award for Best Production Design in an Animated Feature Production (en) ![]() 24th Annie Awards (en) ![]() Annie Award for Directing in a Feature Production (en) ![]() 24th Annie Awards (en) ![]() Annie Award for Best Animated Feature (en) ![]() 24th Annie Awards (en) ![]() Annie Award for Character Animation in a Feature Production (en) ![]() 24th Annie Awards (en) ![]() Lorpen bereziaren Oscar Saria 68. Oscar Sariak | |||
Nominazioak | Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria 68. Oscar Sariak Joss Whedon, Andrew Stanton, Joel Cohen, Alec Sokolow, John Lasseter, Pete Docter, Joe Ranft Academy Award for Best Original Musical or Comedy Score (en) ![]() 68. Oscar Sariak Randy Newman | |||
pixar.com… | ||||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | ||||
Bideoa | YouTube | |||
Randy Newmanen kronologia | ||||
|
Joss Whedon, Andrew Stanton, Joel Cohen eta Alec Sokolow gidoilariek idatzi zuten istorioaren gidoia, eta Randy Newman musikariak konposatu zuen soinu-banda. Tom Hanks eta Tim Allen izan ziren aktore nagusiak; batak Woody pertsonaiari jarri zion ahotsa, eta besteak aldiz Buzz pertsonaiari. Izan ere, bi horiek dira istorioaren protagonista nagusiak. Filmak jostailu talde bizidun baten abenturak kontatzen ditu, eta hasiera batean aurkaritzat elkar ikusten duten arren, istorioak aurrera egin ahala adiskidetu egiten dira guztiak.
Filma estreinatu eta lasterrera arrakastatsu bilakatu zen[3], Estatu Batuetan eta Kanadan batez ere. Guztira 191 milioi dolar batu zituen hainbat herrialdetan, eta 361 milioi baino gehiago nazioartean. Ordutik, Disneyk eta Pixrlek, arrakasta horri etekina ateratze aldera, pertsonaiak oinarri dituzten jostailu eta bideo-joko ugari kaleratu dituzte, eta lortutako arrakasta izugarriari esker beste jarraipen hauek plazaratu zituen: Toy Story 2 (1999), Toy Story 3 (2010) eta Toy Story 4 (2019). Film horiek guztiak, 1988an filmatutako animaziozko Tin Toy film laburrean daude oinarrituta.