Transilvaniako Printzerria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Transilvaniako Printzerria (alemanez: Fürstentum Siebenbürgen; hungarieraz: Erdélyi Fejedelemség; latinez: Principatus Transsilvaniae; errumanieraz: Principatul Transilvaniei edo Principatul Ardealului; turkieraz: Erdel Voyvodalığı edo Transilvanya Prensliği) egungo Transilvanian eta Partiumen XVI. eta XVIII. mendeen artean izandako hautazko monarkia izan zen, hizkuntzaz eta kulturaz hungariarra zena.[2] 1526an Mohácseko guduan menderatuak izan eta gero, hungariar tradizioak mantendu zituen. Bertoko noblezia, biltzar batean, printze bat hautatzen zuen nahiz eta askotan otomandar sultanak eskuak sartzen zituen. Izan ere, estatu independente bazen ere, Otomandar Inperioari basailutza-zergak ordaintzen zizkion. 1686an habsburgotarrek hungariar erresuma birbatera zutenean, Leopoldo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa buruzagi goren bilakatu zen.
Transilvaniako Printzerria Ца́ра Ромѫнѣ́скъ | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1571 – 1711 | |||||||
Hautazko monarkia | |||||||
| |||||||
Transilvania (berdez) | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua |
| ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | |||||||
Erlijioa | Eliza Ortodoxoa | ||||||
Historia | |||||||
|