From Wikipedia, the free encyclopedia
Transilvaniako saxoiak (alemanez: Siebenbürger Sachsen; Transilvaniako saxoieraz: Siweberjer Såksen; errumanieraz: Sași ardeleni, sași transilvăneni; hungarieraz: Erdélyi szászok) alemaniar etnikoak dira, XII. mendetik aurrera Transilvanian (alemanez: Siebenbürgen) finkatu zirenak.
Transilvaniako saxoiak Siweberjer Såksen | |
---|---|
Jantzi herrikoiak | |
Biztanleak guztira | |
c. 13.000–200.000 | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Errumania: c. 13.000[1] | |
Hizkuntza | |
Transilvaniako saxoiera | |
Erlijioa | |
Luteranismo (gehiengoa) | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Alemanak |
Transilvaniako kolonizazio alemaniarra Géza II.a Hungariakoaren agintaldian (1141-1162) hasi zen. Hamarkada askotan, Alemaniako biztanleen zeregin nagusia Hungariako Erresumako hego-ekialdeko muga defendatzea izan zen. Kolonizazioak XIII. mendearen amaiera arte jarraitu zuen. Kolonoak, gehienbat, Germaniako Erromatar Inperio Santutik etorri ziren arren, eta, orokorrean, dialekto frankoz (alemanez) hitz egiten zuten arren, hungariar kantzilertzan saxoi esaten zieten. Bere historiaren zatirik handienean, alemaniar hauek baldintza pribilegiatua izan zuten hungariar eta Transilvaniako székelyekin alderatuta.
Transilvaniako saxoien populazioak behera egin du Bigarren Mundu Gerraz geroztik. Masan emigratu arren — batez ere Alemania aldera —, oraindik gutxiengo nabarmena osatzen dute Hungarian eta Errumanian. Emigrazio prozesuak Errumaniako erregimen komunistan jarraitu zuen, baita 1989an Ceaușescuren erregimena erori zenean ere, noiz gutxi gorabehera 500.000 inguruk Alemaniara ihes egin zutenean.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.