Txikipedia:Abraham Lincoln
From Wikipedia, the free encyclopedia
Abraham Lincoln Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) hamaseigarren lehendakaria izan zen, bai eta herrialde horrek XIX. mendean izandako lider onenetariko bat ere.
👶 Jaiotza 1809ko otsailaren 12a Sinking Spring Farm (en) eta Hodgenville |
💀 Heriotza 1865eko apirilaren 15a Petersen House eta Washington |
🔨 Lanbidea politikari |
📷 Argazkiak ikusi |
Presidente zela, Gerra Zibila lehertu zen AEBetan (Sezesio Gerra), Iparraldeko eta Hegoaldeko Estatuen artean. Hegoaldekoek esklabotza mantendu nahi zuten, eta Iparraldekoek kendu. Horregatik, hegoaldeko estatuek AEBetatik banatu nahi izan zuten. Lincoln gogor borrokatu zen Batasunaren alde eta esklabotzaren aurka.
Bigarrenez lehendakari hautatua izan eta handik gutxira, tiro bat eman eta hil egin zuten.