Txikipedia:Amerikar bisoi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Amerikar bisoia ugaztun mustelido txikia da, haragijalea da eta lurreko eta uretako harrapakinak jaten ditu. Animalia hau gorputz luzanga du eta Euskal Herriko animaliekin konparatuz, lepahori animaliaren antza dauka. Uretako bizitzari egokitua dago, beraz, normalena izaten da uraren gertutik aurkitzea. Animali hau originalki Kanadan eta Estatu Batuetan bizi da, baina, denboraren poderioz joan da mundutik zabaltzen (Europatik eta Hego Amerikan), giza erruagatik, bere azalagatik ekarri zen Europara, hauek ihes egin zuten eta ur ertzetan ezarri ziren. Egun Euskal Herrian eta beste hainbat lekutan espezie inbaditzailetzat jotzen da, bertoko espezieak, hala nola europar bisoia, kaltetzen dituelarik.
Erreinua | |
Filuma | Chordata |
Klasea | |
Ordena | Carnivora |
Familia | Mustelidae |
Generoa | Neovison |
Espeziea | Neovison vison |