Txikipedia:Trakea
From Wikipedia, the free encyclopedia
Trakea edo zintzur-hestea airea biriketara eramaten duen hodia da. Zintzurreko laringetik bronkioetara doa eta kartilagoz osatuta dago; eraztun itxurako 15-20 kartilago zati ditu. Horregatik, nahiko malgua da, ez da gogorra; eta arnasa hartzen dugunean luzatu eta zabaldu egiten da.
Laringearen beheko muturretik beherantz luzatzen da, hestegorriaren aurreko aldetik; gero, bi bronkio nagusitan banatzen da.