![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/26/Eneko_Itziar_Txiotesia2014.jpg/640px-Eneko_Itziar_Txiotesia2014.jpg&w=640&q=50)
Txiotesia lehiaketa
Doktorego-tesia sei txio ulergarri edo originalenak goraipatzeko UEUren saria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Txiotesia gazteen artean zientziaren dibulgazioa sustatzeko UEUk 2013z geroztik antolatzen duen lehiaketa da. Parte hartzaileek X/Twitterreko 6 txiotan edo Mastodoneko 3 tutetan (Mastodonetik parte hartuta) azaldu behar dute beren tesi-lana. Horrekin unibertsitatean eta euskaraz aritzen diren ikerlari gazteek elkarren artean ezagutzeko eta beren arteko komunikazioa eta lankidetza erraztea lortu nahi da.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/e0/Txiotesia_2024ko_saridunak_UEU.jpg/640px-Txiotesia_2024ko_saridunak_UEU.jpg)
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/5/56/Txiotesia2013ko_irabazleak.jpg/220px-Txiotesia2013ko_irabazleak.jpg)
Datu azkarrak Datuak, Mota ...
Txiotesia lehiaketa | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Mota | Zientzia saria |
Erabilitako hizkuntza | euskara |
Historia | |
Sorrera | 2013 |
webgune ofiziala |
Itxi
Lehenengo ekitaldia 2013an izan zen, gero, 2014z geroztik, bi urterik behin antolatu da. Lehenengo lehiaketan 86 ikerlariren 516 txio argitaratu ziren.[1] Aldi bakoitzean bi sari banatzen dira: txio-sorta ulergarrienarena eta txio-sorta originalena. 2024koan hasi da Publikoaren saria banatzen.
- Maitane Martinez Egiluz. Parkinson gaixotasunaren diagnosi goiztiarra eta prognostikoa, biomarkatzaileak identifikatzea ikaskuntza automatikoaren teknikak aplikatuz.[2]
- Maider Galardi Fernandez de Agirre. Euskal gatazkaren ertzetako biolentziak.[3]
- Alejandro García Domingo-Aldama. TEDC2k zentrosomaren bikoizketan eta egonkortasun genomikoaren mantentzean duen rola aztertzen.[4]
Informazio gehiago Urtea, Txioak ...
#txiotesia | Urtea | Txioak | Lehiakideak | Txio ulergarriena | Txio originalena | Publikoaren saria |
---|---|---|---|---|---|---|
#txiotesia1 | 2013 | 516 | 86[5] | Estitxu Garai Artetxe[6] | Itxaro Perez Urzelai[7] | -- |
#txiotesia2 | 2014 | 777 | 46[8][9][10] | Itziar Gonzalez[11] | Eneko Bidegain[12] | -- |
#txiotesia3 | 2016 | 814 | 52[13] | Uxoa Iñurrieta[13] | Iraia Muñoa[13] | -- |
#txiotesia4 | 2018 | 589 | 34[14] | Naima El Bani Altuna[15] | Juanmari Agirreurreta[16] | -- |
#txiotesia5 | 2020 | 444 | 74 | Ainhoa Gonzalez Pujana[17] | Eider Urkola Ezeiza | -- |
#txiotesia6 | 2022 | 636[18] | 106[19][20] | Jone Bilbao[21] | Elena Muñoz Perez[22] | -- |
#txiotesia7 | 2024 | 38[23] | Maitane Martinez Egiluz | Maider Galardi Fernandez de Agirre | Alejandro García Domingo-Aldama |
Itxi