Txirrindularitza eta feminismoa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bizikletak garrantzi handia izan zuen emakumeen bizitzako hainbat esparrutan, eta bereziki garrantzitsua izan zen 1890eko hamarkadan, Europako eta AEBetako gizartean bizikletarekiko benetako sukarra garatu zenean.[1][2][3][4]
Aldi horretan, bizikletak mugimendu feministari lagundu zion, emakumeei mugikortasun sozial handiagoa ahalbidetuz.[3][5] Urte horietan, adibidez, Annie Londonderry feminista izan zen munduan zehar bizikletaz bidaiatu zuen lehen emakumea.[6][7][8] Bestalde, bere prezioagatik eta enpresa estatubatuarrek eskaintzen zituzten finantzaketa-modu desberdinengatik, bizikleta herritar gehienen eskura zegoen.[3] Hala ere, askoz eragin handiagoa izan zuen klase ertain eta altuko emakume zurietan.[3] Horrek guztiak gizartean zuen papera eraldatu zuen, zaintzaile, emazte eta ama gisa eremu pribatu edo etxekora baztertuak izatetik presentzia publiko handiagoa eta komunitatean inplikazio handiagoa izatera pasatuz.[3][9] XXI. mendean ere, bizikletaz ibiltzea gai polemikoa da oraindik, Saudi Arabia eta Iran bezalako herrialdeetako feministek jorratua.