Ukrainako inbasioa (2022-2024)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ukrainako inbasioa 2022ko otsailaren 24an hasi zen, Errusiak bere mugak gurutzatu eta Ukrainan eskala handiko interbentzio militar bati ekin zionean. Inbasioak maila bat gorako eraman zuen 2014. urtean hasi Errusia-Ukraina Gerra, gatazka armatua Ukraina osora hedatuz. Ukrainako Gobernua errendituko zelako hasierako aurreikuspena bete ez zenean, iraupen luzeko gerra bilakatu zen, eta bi urte baino gehiago luzatu da hainbat frontetan. Errusiako Vladimir Putin presidenteak inbasioari "operazio berezia" deitu zion hasieran.
Egunotan albiste da gertakari hau. Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz. |
Ukrainako inbasioa (2022-2024) | |||
---|---|---|---|
Errusia-Ukraina gerra | |||
2022ko Ukrainako inbasioaren hasierako fronteak (goialdean) eta egungo egoera (behealdean), 2024ko apirilaren 22an.
Ukrainaren kontrolpean Errusiaren kontrolpean (Ikus ere inbasioaren mapa detaileduna) | |||
Data | 2022ko otsailak 24 – egun (2024ko apirilaren 22a) | ||
Lekua | Ukraina (liskar militarren zerrenda) | ||
Egoera | Martxan
| ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
| |||
Japonia-jatorriko bi ontzi lekualdatu[24][25] Jabetza turkiarreko ontzi bat kaltetu[26] Moldavia-banderadun ontzi bat kaltetu (zehazki, MV Millenial Spirit ontzia)[27][28] Panama-banderako garraio-ontzi bat kaltetu[29] Denetara: |
Inbasioak berehala piztu zituen aurkako erreakzioak munduan, gehienean Errusiaren kontra.[31] Berehala, NATOren inguruan Mendebaldeko bloke bat osatu eta inplikatu zen Ukrainaren alde, AEBren eta Europako estatu gehienen babesaz. Inbasioak munduko geopolitika eta ekonomia aztoratu ditu, nabarmenki inflazioaren igoera handia ekarriz, Ukrainako zerealaren eta Errusiako gasaren mendekotasuna zirela eta; Finlandiak bere neutraltasun historikoa hautsi zuen, NATOra sartuz. Suediak berdina egin zuen 2024ko martxoan.
Errusiar eraso militarrak migrazio mugimenduak eragin zituen Ukrainan ia hasieratik, Ukraina barnekoak, lehendabizi, eta kanpora, gero, Europako beste herrialdeetara bereziki, oro har eskuzabalik hartua. Milioika pertsonek ihes egin behar izan dute beren etxeetatik, eta gatazkak milaka hildako eta zauritu eragin ditu. Zaporizhiako zentral nuklearra kontrolatzeko borrokek eta arma nuklearrak erabiltzeko Errusiaren mehatxuek krisi nuklear baten aukera berpiztu dute.