Volodymyr Zelensky
Ukrainako presidentea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Volodymyr Oleksandrovytx Zelensky[1] (ukraineraz: Володимир Олександрович Зеленський; Kryvyi Rih, 1978ko urtarrilaren 25a), Ukrainako egungo presidentea da. Politikan sartu aurretik, komikoa, aktorea, gidoilaria, zinema ekoizlea eta zuzendaria izan zen.
Volodymyr Zelensky | |||||
---|---|---|---|---|---|
Ahotsa | |||||
2019ko maiatzaren 20a - ← Petro Poroxenko
2019ko maiatzaren 20a - | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Kryvyi Rih, 1978ko urtarrilaren 25a (46 urte) | ||||
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (1978ko urtarrilaren 25a - 1991ko abuztuaren 23a) Ukraina (1991ko abuztuaren 24a - | ||||
Bizilekua | Marijinsky Jauregia | ||||
Talde etnikoa | Ukrainian Jews (en) | ||||
Lehen hizkuntza | errusiera | ||||
Familia | |||||
Aita | Oleksandr Zelenskyy | ||||
Ama | Rimma Zelenska | ||||
Ezkontidea(k) | Olena Zelenska (2003 - | ||||
Seme-alabak | |||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Kyiv National Economic University named after Vadym Hetman (en) Kryvyi Rih Institute of Economics (en) (1995 - 2000) : zuzenbide | ||||
Hizkuntzak | errusiera ukrainera hebreera ingelesa japoniera gaztelania frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, komediantea, aurkezlea, zinema ekoizlea, gidoilaria, aktorea, telebista-ekoizlea, telebista aurkezlea, animatzailea, abeslaria, umorista, zinemagilea, showmana, KVN actor (en) , militarra eta imitatzailea | ||||
Parte-hartzailea
| |||||
Altuera | 167 zentimetro | ||||
Lantokia(k) | Kryvyi Rih eta Kiev | ||||
Enplegatzailea(k) | Kvartal 95 (en) 1+1 (en) Inter (en) Office of the President of Ukraine (en) | ||||
Lan nabarmenak | |||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Influentziak | Alexander Maslyakov (en) | ||||
Izengoitia(k) | Зелёный | ||||
Genero artistikoa | satira politikoa Parodia komedia umorea | ||||
Musika instrumentua | ahotsa | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Adar militarra | Ukrainako Indar Armatuak | ||||
Gradua | Soldat (rank) (en) | ||||
Parte hartutako gatazkak | Errusia-Ukraina gerra (2022) Donbasseko gerra (2014) | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Herriaren Zerbitzaria | ||||
president.gov.ua eta ze2019.com | |||||
| |||||
Ibilbide politikoaren aurretik, zuzenbidean lizentziatu zen eta ekoiztetxe bat sortu zuen, Kvartal 95, filmak, marrazki bizidunak eta telebistako komedia-saioak ekoizten dituena.[2] Kvartal 95ek Herriaren zerbitzaria izeneko telesaila sortu zuen, non Zelenskyk Ukrainako presidentearen papera bete zuen. Telesaila 2015etik 2019ra aireratu zuten. 2018ko martxoan Kvartal 95 enpresako langileek telebistako programaren izen bera duen alderdi politikoa sortu zuten.
2018ko abenduaren 31ko gauean Ukrainako 2019ko hauteskunde presidentzialetarako hautagaitzaren berri eman zuen,[3] Petro Poroxenko presidenteak Urteberri bezperan 1+1 telebista-katean emandako urte amaierako hitzaldia zapuztuz. Zelenskyk bere hautagaitza iragarri baino sei hilabete lehenago, hautagai nagusietako bat zen hauteskundeetarako iritzi-inkestetan. Zelenskyk botoen % 73.22rekin irabazi zituen hauteskundeak bigarren txandan, Petro Poroxenko titularrari irabaziz.