Ulises (eleberria)
James Joyceren eleberria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Ulises James Joyce irlandarraren eleberri bat da, 1922an, Ulysses jatorrizko izenburuarekin argitaratu zena. Izenburua, Homerok idatzitako Odisea eleberriko protagonistaren izenaren bertsio latindarretik dator, grezieraz Odiseo eta latinez Ulises deitzen zena. Kritikaren zati handi batek, XX. mendeko ingelesez idatzitako eleberririk hoberentzat hartzen du. Francisco García Tortosa kritiko espainiarraren arabera, Ulises XX. mendeko eleberririk eragingarri, eztabaidatu eta itzaltsuenetako bat da. Liburuak azterketa, kritika eta eztabaida ugari sakonak jaso ditu.[1][2]
Datu azkarrak Ulises, Datuak ...
Ulises | |
---|---|
Ulises eleberriaren lehen edizioaren azala (1922) | |
Xabier Olarra itzultzailea James Joyceren "Ulises" liburuaren pasarte bat irakurtzen. | |
Datuak | |
Idazlea | James Joyce (1918-1920) |
Argitaratze-data | 1922ko otsailaren 2a |
Generoa | Eleberri |
Jatorrizko izenburua | Ulysses |
Hizkuntza | Ingeles |
Argitaletxea | Shakespeare and Company (en) eta Sylvia Beach (en) |
Herrialdea | Irlanda |
Euskaraz | |
Izenburua | Ulises |
Itzultzailea | Xabier Olarra |
Argitaratze-data | 2015 |
Orrialdeak | 1017 |
ISBN | 978-84-943560-5-6 |
Itxi