Ultzera
Larruazaleko edo muki-mintzeko zauria, azaleko ehunaren suntsidura edota nekrosia eta ehun konektiboaren erreakzioa ezaugarri dituena, eta orbaintzeko joerarik izan ohi ez duena / From Wikipedia, the free encyclopedia
Ultzera[1] (latinezko ulcus hitzetik ekarria) substantzia galtzen duen lesio epitelial oroen izena da. Ultzerek askotariko jatorria eta kokapena izan dezakete. Ohikoenak urdaileko edo duodenoko hormari eragiten diotenak dira, ultzera peptikoak deritzenak.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Datu azkarrak Deskribapena, Mota ...
Ultzera | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | larruazaleko gaixotasuna, zantzu klinikoa, ulcer (en) , skin lesion (en) pathologic processes (en) |
Espezialitatea | dermatologia Kirurgia |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | L88 eta L89 |
GNS-9 | 707.00 |
MeSH | D012883 |
Itxi
Larruazaleko ultzera azaleko lesio bat da, epidermisa, dermisaren zati bat eta baita hipodermisa ere galtzea dakarrena; azaleko zauri bat edo afekzio sakonago bat izan daiteke. Genitalen eremuan kokatutako ultzera genitalak, askotan, sexu-transmisiozko gaixotasunek eragiten dituzte, hala nola sifiliak, txankroideak eta linfogranuloma benereoak.[2] Korneako ultzera nahiko arrunta ere bada.