Ulysse 31 (euskaraz Ulises 31, japonieraz 宇宙伝説ユリシーズ31 Uchū Densetsu Yurishīzu Sātīwan, literalki Ulises 31 Espazio Kondaira) frantziar-japoniar marrazki bizidun telesail bat da. Homeroren Odisea idazlana eta Ulises greziar heroi klasikoaren istorioan oinarritua dago, baina etorkizunean eta espazioan girotua. Jean Chalopin eta Nina Wolmarkek sortu zuten.
Ulysse 31 | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Bernard Deyriès |
Argitaratze-data | 1981 |
Jatorrizko hizkuntza | japoniera |
Jatorrizko herrialdea | Japonia |
Sasoi kopurua | 1 |
Atalak | 26 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | science fiction anime and manga (en) , abenturazko anime eta manga eta komediazko anime eta manga |
Hizkuntza | japoniera |
Iraupena | 25 minutu |
Deskribapena | |
Oinarritua | Odisea |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | DIC Entertainment Corporation (en) |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | France 3 |
Hasiera-data | 1981eko urriaren 10a |
Amaiera-data | 1982ko apirilaren 3a |
ulysses-31.com | |
1980ko hamarkadaren hasieran herrialde askotako haurren artean sekulako arrakasta izan zuen marrazki bizidun telesaila izan zen, tartean Euskal Herrian.
Argumentua
K.o. XXXI. mendea. Ulises, Odiseus espaziontziaren agindupean, Ziklope erraldoia hil eta bere seme Telemako barne dagoen haur preso talde bat erreskatatu du, honek berarekiko jainkoen berebiziko haserrea piztuko du. Poseidon jainkoak Zeusi laguntza eskatu eta Ulises Olinpoko unibertsoan barna bere eskifaia izoztuarekin batera noraezean ibiltzera zigortua izango da, hauek Hades jainkoaren erresuma topatu arte, orduan Lurrera itzultzeko baimena izango dutelarik. Bitartean, espazio bidaian greziar mitologiako jainko eta izaki ugarirekin topo egingo dute, betiere etorkizunera egokituak daudela.
Pertsonaiak
- Ulises (ユリシーズ Yurishīzu) - Pertsonaia nagusia eta Odiseus espaziontziaren kapitaina.
- Telemako (テレマーク Teremāku) - Ulisesen semea eta espazio bidaiaren zatirik handienean espaziontziko bigarrena agintean. Thais/Thémis/Yumiren lagun eta babeslea.
- Thais/Thémis/Yumi (ユミ Yumi) - Izatez Zotra planeta zurikoa, neska agitz ederra. Bere azala urdina da, ezti koloreko begiak eta botere telepatikoak ditu. Bere anai Numaios espaziontziko gainontzeko eskifaiarekin batera hibernazio egoeran dago.
- Nono (ノノ Nono) - Telemakoren robota eta laguna.
- Shirka (シルカ Shiruka) - Odiseus espaziontziko ordenagailu nagusia.
- Zeus (ゼウス Zeusu) - Jainkoen jainkoa.
- Poseidon (ポセイドン Poseidon) - Itsasoetako jainkoa.
- Hades (アデス Adesu) - Hildakoen erresuma edo beste munduko jainkoa. Ulisesek Lurrera itzuli nahi baldin badu derrigorrez topatu beharreko erresuma.
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.