Ur (hiria)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ur[1] (sumerreraz: 𒋀𒀕𒆠, URIM2KI[2], edo sumerreraz: 𒋀𒀊𒆠, URIM5KI[3]; akaderaz: 𒋀𒀕𒆠, Uru;[3] arabieraz: أور, ʾūr; hebreeraz: אור, ʾûr) antzinako Sumerreko estatu-hiri nagusienetariko bat izan zen, egungo Irakeko Dhi Qar muhafazahen dagoen Tell el-Muqayyar herrian kokatuta. Lehen Eufrates ibaiak Persiar Golkoan zuen bokalean egon arren, egun lehorrean dago, Nasiriyahtik 16 kilometrotara[4].
Ur (hiria) | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Ahwar of Southern Iraq | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Irak |
Governorate of Iraq | Dhi Qarreko probintzia |
Koordenatuak | 30°57′44″N 46°06′16″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | K.a. 3800 |
Suntsipena | K.a. 500 |
Arkitektura | |
Azalera | 71 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 1481-006 |
Eskualdea[upper-roman 1] | Arabiar Herrialdeak |
Izen-ematea | bilkura) |
Hiria Ubaid aroan sortu zen, K.a. 3800 inguruan, eta hiri-estatu gisa agertzen da dokumentu historikoetan K.a. XXVI. mendean. Agertzen den lehen erregea Mesannepada izan zen. Hiriko jainko zaindaria Nanna zen, sumertar ilargiaren jainkosa zen, eta hiriaren izena jainkoarenetik deribatu zen. UNUKKI hitzak, literalki, "Nannaren egoitza" esan nahi du.[5].
Bertan Urko zigurataren hondarrak daude, 1930eko hamarkadan induskatua eta berreraikia izan zena. Nannaren ohorezko tenplu hau Ur-Nammuren erreinaldian, K.a. XXI. mendean, eraikia eta Nabonidusen erreinaldian, K.a. VI. mendean, berreraikia izan zen[6]. Hondar arkeologikoek 1.200 metro dituzte ipar-mendebaldetik hego-mendebaldera eta 800 metroko zabalera ipar-ekialdetik hego-mendebaldera, eta gaur egungo lautada baino 20 metro altuago daude[7].