Urdaiazpiko
txerriaren hankako haragi ondua / From Wikipedia, the free encyclopedia
Urdaiazpikoa, pernila edo xingarra txerriaren hanka osoa da, kontserbatu ahal izateko bi eratan prestatua: ondua (gazitua, lehortua eta, batzuetan, ketua) edo egosia (irakina, errea, erregosia, gozoa[1]). Ohikoena txerrikia izan arren, beste animalia batzuenak ere daude, hala nola basurdeena, hartzarena edo elur-oreinarena. Gehienetan xerretan jaten bada ere[2], dado edo trontzetan ere jan daiteke.
Mundu osoan zehar egiten da, eskualdeko espezialitate gutiziatu ugarirekin batera, hala nola Wesphaliako urdaiazpikoa, Baionako xingarra edo Espainiako urdaiazpiko iberikoa. Horietako askok sor-marka dute.