Urdail-hesteetako odoljario
From Wikipedia, the free encyclopedia
Urdail-hesteetako odoljarioa[1] traktu gastrointestinaleko hemorragia mota bat da, hestegorri, urdail, duodeno, heste mehar, kolon eta ondestean sor daitekeena.[2] Odol gorria edo beltza (hematemesia), gorozkien bidez odol gorria kanporatzea (errektorragia) edo gorotz beltzak (melenak) dituzten okadek adierazten dute.
Datu azkarrak Deskribapena, Mota ...
Urdail-hesteetako odoljario | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | Odoljarioa digestive sign (en) |
Espezialitatea | Gastroenterology (en) |
Sortzen du | blood in stool (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | k92.2 |
DiseasesDB | 19317 |
MedlinePlus | 003133 |
eMedicine | 003133 |
MeSH | D006471 |
Itxi
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Sintomak aldakorrak dira galdutako odol-bolumenaren arabera, odoljario larriek larruazalaren zurbiltasuna, arnasestua eta konortea galtzea eragiten dute. Odoljario jarraitu txikiek anemia ferropenikoa eta nekea eragin dezakete. Batzuetan sintomak arinak dira edo oharkabean pasatzen dira.[2][3]