Urtzi
Ortzi, egun argiaren jainkotiar irudikapena / From Wikipedia, the free encyclopedia
Urtzi, Ortzi edo Ostri zeruarekin zerikusia duen aitzinako euskal mitologiako pertsonaia da.
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Urtzi | |
---|---|
Euskal Herriko mitologia | |
Ezaugarriak | |
Jatorrizko izena | Urtzi |
Sexua | gizonezkoa |
Domeinua | zerua |
XII. mendean, Aymeric Picaud, Codex Calixtinus liburuan[1] Katolikoen Jaungoikoaren euskarazko izena Urcia zela jaso zuenetik eztabaida asko sortu dituen gaia izan da.
« | [...] Barbara enim lingua penitus habentur. Deum uocant Urcia, Dei genitricem Andrea Maria, panem ogui, uinum ardum [...] | » |
XII. mendeko Aymeric Picaud izeneko erromesa, Codex Calixtinus. |
Euskalkietan jasota dago iraganean Euskal Herrian zuten berarekiko gurtza edo behintzat gorapena. Ekaitzaren inguruko botereen Jainkoa zela dirudi ikerlariek jasotako hitzen arabera, baina zeru sabaia edo egunaren argiarekin ere parekotasuna zuela dirudi.
Urtziren indarraren ondorioz sortutako ekaitz egoera batzuen izenetan "in" elementua agertzen da euskaraz: inusterri (Tximista), inhar (trumoia edo ostotsa), iñetazi (txingor edo kazkabar), indriska (euritea),... Bizkaieraz aipagarria da "egu-" hasieradun lexiko zabala. Asteko bi egun eskaintzen dizkio euskarak: osteguna (ortzeguna) eta ostirala (ortziralea). Kristautasuna Euskal Herrira iritsi zenean, Urtzi kristautasunaren jainkoarekin identifikatu zen eta latinetik eratorritako "zeru" hitza mailegatu zen.[2]