From Wikipedia, the free encyclopedia
Vernon Lee, Violet Paget-en izengoitia (Boulogne-sur-Mer, 1856ko urriaren 14a – San Gervasio Bresciano, 1935eko otsailaren 13a), idazle britainiarra izan zen. Estetika eta mamu-ipuinei buruz egin zituen lanengatik ezagutzen dugu. Eleberriak eta bidaia-liburuak idazteaz gain, Italiako artea eta musika aztertu zituen eta eztabaida piztu zuen saiakera-generoaren bidez.[1]
Vernon Lee | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Violet Paget |
Jaiotza | Boulogne-sur-Mer, 1856ko urriaren 14a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Bizilekua | Indonesia |
Heriotza | Florentzia, 1935eko otsailaren 13a (78 urte) |
Hobiratze lekua | Cimitero Evangelico agli Allori (en) |
Heriotza modua | : eritasuna |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, saiakeragilea, eleberrigilea, arte-kritikaria, arte-historialaria, idazlea eta filosofoa |
Influentziak | Walter Horatio Pater |
Izengoitia(k) | Vernon Lee |
Frantzian jaioa, bere haurtzaro eta gaztaro osoa familiarekin Europan zehar bidaiatuz igaro zuen: Alemania, Frantzia, Belgika, Italia... 1873an Florentziatik gertu dagoen Il Palmerino izeneko herri batean kokatzea erabaki zuten arte. Han pasatu zuen Vernon Leek ia bere helduaro osoa.
Ama erlijiogabea eta megalomanoa zen (Bibliako genealogiez iseka egiten zuen, baina Frantziako erregeen ondorengoa zela esaten zuen). Bere ama bidezko anaia, Eugene Lee-Hamilton poeta eta diplomatikoa, bera baino hamaika urte zaharragoa, etxetik atera gabe ohean hogei urte eman zituen neurotikoa izan zen.
Vernon Lee-k ere ezin izan zuen etxetik atera dontzeila baten laguntzarik gabe hogeita hiru urte izan zituen arte, baina goiztiarra izan zen literaturaren arloan: hamahiru urterekin egunkari batean ipuin bat argitaratu zuen frantsesez, eta hogeita laurekinoso dokumentatua eta irakurketa zabalekoa zen "XVIII. mendeko ikasketak Italian" izeneko lehen erudizio-lanarekin liluratu zituen ingurukoak. Ezagutu zuten guztiek esaten zuten elkarrizketa bikaineko emakumea zela, kultura zabalekoa eta goi-mailako adimena zuena.
1881ean, Londresen aurkeztu zen literatura-karrera bat hasteko eta gerora ere behin baino gehiagotan errepikatu zuen Londreserako bidaia. Hala ere, bere izaera mespretxibo eta hiperkritikoaren ondorioz, garaiko idazle gehienen antipatia lortu zuen. Estetika kontuetan maisu zituen Walter Pater, Óscar Wilde eta Henry James, errespetatzen zituen bakarrak, saihestu egin zuten. Azken honek bere anaia William James filosofoari bere iritzia honela idatzi zion:
« | Adimentsua bezain arriskutsua eta arraroa da, eta horrek asko esan nahi du. Bere adimenaren indarra eta zabaltasuna ezohikoak dira, eta bere solasaldia maila gorenekoa. Baina adiskidetasun kontuetan kontuz ibili, katu basatia da! | » |
William James |
Lagun gehienak emakumezkoak izan ziren (Mary Robinson edo Clementina "Kit" Anstruther-Thomson margolaria, adibidez), eta benetan obsesiboak.janzten zen eta ez zen inoiz ezkondu eta ez zitzaion inolako harreman sentimentalik ezagutu. Hala ereAmy Levy poeta berarekin maitemindu zen eta "To Vernon Lee" poema idatzi zuen. Feminista konbentzitua izan zen eta doktrina bakezaleak ere izan zituen I. Mundu Gerran. Javier Maríasek idatzi zuenez, "bere estetika-azterlan ugari eta originalak zaharkitu samar geratu dira eta bere eleberriak ez dira inoiz oso onak izan, baina lekuetako espirituei buruzko liburuek eta, batez ere, mamuen edo naturaz gaindiko kontakizunek Isak Dinesenen maisutasunera hurbiltzen dute".[2]
Klabikordioa jotzen ikasi zuen eta melomano sutsua izan zen. Bere bizitzaren amaieran Freud irakurri zuen, ilunzaletzat zuena, bere piztia beltza. Gor geratu zen eta honek, bere plazer handienak ziren musika eta elkarrizketa kenduta, mundutik are gehiago isolatu zuen. 1935ean hil zen, hirurogeita hemezortzi urterekin. Hil ondoren ahaztuta, ikerketa feministak 1990. urtean berriro aurkitu zuen.
Bere lan guztia, berrogei liburuki, Italiako bizitzi eta kulturari buruzkoa da. Lan honetan XIX. mendeko literatura-irudi ingeles nagusiak diren Robert Browning, Walter Pater, G.B.Shaw, Whistmario, Edith Wharton idazleekin bat egin zuen. Telemaco Signorini pintorearen eta Mario Praz jakintsuaren adiskidetasuna ere landu zuen Florentzian. Estetikaren arloan egindako ekarpenei dagokienez, eginkizun erabakigarria izan zuen Einfühlung edo "enpatia" kontzeptua mundu anglofonoan sartzeko. Kontzeptu hori, artearen enpatizatze-ahalmenarena, bere narratiban ere agertzen da: koadro, musika edo arkitektura pozoitu batek pertsonaia protagonistak izatera iristen dira. Mamuen kontakizunak lau bildumatan bildu zituen: Hauntings: Fantastic Stories (1890), Vanitas: Polite Stories (1892), Pope Jacynth and Other Fantastic Tales (1904) eta Four Maurice: Five Unlikely Tales (1927).
Bere liburutegia Florentziako Institutu Britainiarrari utzi zion, non bisitariek oraindik ere kontsulta dezaketen. John Singer Sargentek egin zion erretratua ere han gordetzen da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.