nao Victoria munduari lehen itzulia eman zion itsasontzia izan zen, Juan Sebastian Elkano azken kapitaina izan zelarik From Wikipedia, the free encyclopedia
Victoria karraka motako itsasontzi bat izan zen, Fernando Magallaes buru zela 1519ko abuztuaren 10ean Espezieen uhartedira abiatutako lehendabiziko espedizioan erabilitako bost itsasontzietatik bat.[1] Bidaia hartatik Sanlúcar de Barramedara itzuli zen bakarra izan zen 1522ko irailaren 6an; eta, beraz, baita munduari bira eman zion lehena ere, Juan Sebastian Elkano buru zuela.
Victoria (itsasontzia) | |
---|---|
Ekoizpen-lekua | Ondarroa |
Historia | |
Magallaes-Elkano espedizioa | 1519 - 1522 |
Eskaera | 1518 |
Uretaratzea | 1519 |
Kudeatzailea | Espainiako Itsas Armada |
Erregistro-herrialdea | Gaztelako Erresuma |
Honen parte | Magallaes-Elkano espedizioa |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 2 () × 7,5 () × 28 () m |
Erruna | 7,5 m |
Zingoa | 2 m |
Tona-brutoak | 3.999 |
Propulsatzailea | Bela |
Victoria naoaren eraikuntza non egin zen ez da ezaguna, eta eztabaidan dago. Bi bertsio nagusi daude gaur egun: Ondarroan egindako itsasontzia direla diotenak, eta Zarautzen egindakoa dela diotenak. Edonola ere, litekeena da euskal kostaldeko lekuren batekoa izatea[2].
1518ko irailaren 23an, Sevillan, Magallaesen espedizioa irten baino urtebete lehenago, Gradas kaleko notario-bulego batean, Pedro Arizmendik, Ondarroako bizilagun bizkaitarrak, erregea Victoria ontziaren jabe nola egin zen kontatzen zuen. Pedrok bere aita Domingo de Apalluaren izenean hitz egiten zuen, eta esaten zuen garai hartan Santa Maria izendatu zuten itsasontziak ez zuela bere borondatez entregatu, baizik eta Kontratazio Etxearen indarrez, Yndiak aurkitzeko, armada hori Fernando Magallaes komendadorea eta Ruy Falero komendadorea kapitain direla. Errege ofizialek ezarritako prezioa 800 urrezko dukat izan zen. Ontziko jabeak kexu ziren askoz gehiago kostatu zitzaielako eta, gainera, Sevillatik Londresera merkantziak eramateko eta ekartzeko konprometitutako pleita galtzen zutelako[2].
Zarautzen eraiki zela dioen bertsioaren arabera, ontzia entregatzeko akta 1515eko maiatzaren 24an sinatu zen[3], Zarauzko Urteta auzoko San Sebastian elizan, ontziolatik kilometro eta erdira baino gutxiagora. Sinadura horretan, Elizamendi baserriko Lope de Irure jaunak egon ziren, aipatutako elizaren ondo-ondoan kokatua, eta bertako basoetako egurra antolatzeaz arduratu zena; Santorun de Retén, Debako arotz maisua, ontzia eraiki zuena; eta Andrés Pérez de Indañeta, Zumaiako bizilaguna, hura eraikitzeko ardura eman zuena. Indañeta ezaguna zen bere ontziekin errege-armadetan zerbitzatzeagatik eta hainbat espediziotarako itsasontziak eskaintzeagatik. Zarauzko ikerlaria den Sebas Martijak dioenez, ontzia Getariako portuan utzi zioten, Santa Maria izenarekin, «Indañetaren itsasontzietan ohikoa den izena». Itsasontzia Arizia baserriaren lurretan eraiki omen zen[2].
Hasierako berrogeita bietatik, hemezortzi gizon hauek itzuli ziren Sanlucar de Barramedara Victorian, 1522an:
Izena | Postua |
---|---|
Juan Sebastian Elkano (Getaria) | maisua |
Francisco Albo (Axio) | pilotua |
Miguel Rodas | pilotua |
Juan Akurio (Bermeo) | kontramaisua[4] hasieran, Concepción ontzian; pilotu amaieran, Victoria ontzian |
Antonio Lombardo (Pigafetta) (Vicenza) | supernumerarioa, kronikagilea |
Martin Judicibus (Genova) | ontziburua |
Hernando Bustamante (Alcántara) | marinela |
Nicholas edo Grego (Napoli) | marinela |
Miguel Sánchez (Rodas) | marinela |
Antonio Hernández Colmenero (Huelva) | marinela |
Francisco Rodrigues (Sevillako portugaldarra) | marinela |
Juan Rodríguez (Huelva) | marinela |
Diego Carmena | marinela |
Hans (Akisgran) | artilleroa |
Juan Arratiakoa (Bilbo) | itsasmutila[4] |
Vasco Gómez Gallego el Portugués (Baiona, Galizia) | marinela |
Juan de Santander (Cueto, Kantabria) | ontzimutila |
Juan Zubileta (Barakaldo) | morroia[4] |
Victoria konpondu zuten eta beste 50 urtez nabigatu zen, 1570. urte inguruan Antilletatik Sevillaraino itzultzen ari zenean itsaso zabalean galdu zenean.[5][6]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.