Viva Jesús
XVII. mendeko eskuizkribua, dotrina katolikoa, 16 orrialde / From Wikipedia, the free encyclopedia
Viva Jesús hitzekin hasten da XVII. mendeko erdialdean idatzitako mendebaleko euskalkian idatzitako eskuizkribu bat, dotrina katoliko bat[oh 1]. Dotrina zahar honen egilea, oraingoz, ezezaguna da.
Mitxelenak 1954. urtean eman zuen argitara[1], Julio Urkixoren liburutegiaren funtsean aurkitu eta gero.
Mendebaleko dotrina zahar honen eskuizkribuak 16 orrialde ditu.
2010. urtean, berriro ere, Koldo Ulibarri Orueta filologoak aztertu eta argitaratu zuen.[2] Geroago, 2012. urtean, Eneko Zuloagak ere ikertu zuen dokumentu hau[3][4] euskalkiaren eremu geografikoa zehazteko asmoz. Testuan dauden arkaismoak, hautuak eta berrikuntzak aztertuz, eta ingurukoak eta, ezinbestean, inguruetako baina beranduagoko testuekin erkatuz, Eneko Zuloagak Sartaldeko euskara, Nerbioi ibarrekoa izan daitekeela defendatzen du. Aurretik Arabako Aiaraldea eta Bizkaiko Gordexola aldea ere aipatu ziren...
Mitxelenaren ustez dotrina zahar honek ez du berezko balio literariorik baina badu, ordea, hizkuntzalarientzat balio handia, mendebaleko euskararen lekukorik zaharrenetakoa baita.[5]