Koldo Mitxelena
euskal idazlea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Koldo Mitxelena Elissalt edo Luis Mitxelena Elissalt[oh 1] (Errenteria, Gipuzkoa, 1915eko abuztuaren 20a – Donostia, Gipuzkoa, 1987ko urriaren 11) euskal hizkuntzalari eta idazlea izan zen, Euskal Herriko Unibertsitateko Filologia fakultateko irakasle eta Euskaltzaindiko kide.
- «Mitxelena» orriak hona dakar. Bestelako esanahiei buruzko orria hau da: «Mitxelena (argipena)»
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Koldo Mitxelena | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Errenteria, 1915eko abuztuaren 20a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 1987ko urriaren 11 (72 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Salamancako Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | José Vallejo Sánchez |
Doktorego ikaslea(k) | Pello Salaburu Lourdes Oñederra Patxi Goenaga Patri Urkizu Miren Azkarate Ibon Sarasola |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, idazlea, filologoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Salamancako Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Euskaltzaindia |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Eusko Gudarostea |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea Eusko Alkartasuna |
Itxi
Euskara batuaren sortze prozesuan eragile nagusietako bat izan zen, eta euskarak izan duen ikertzailerik handiena:
« | Euskararen ikerkuntzari dagokionez, euskal linguistika eta filologiaren oraingo oinarriak berak ezarri zituen. Batere gehiegikeriarik gabe esan daiteke Mitxelena izan dela euskalari gorena. Euskararen iker-alor guztiak ukitzen zituen, gainera, hots, linguistika eta filologia, literatur kritika, etab. | » |
Henrike Knörr, Jean Haritxelhar eta Mikel Ugalde[1] |
« | Euskarak eman duen jakintsurik handiena Mitxelena izan da. Horretan, nik txapela kentzen dut. Ez dago dudarik. Ehun urtetik behin ateratzen da horrelako bat. | » |
Jose Luis Alvarez, Txillardegi[2] |