From Wikipedia, the free encyclopedia
Volkswagen AG edo VW automobil ekoizlea da (euskaraz: «Herriaren Autoa» esan nahi du). Wolfsburgen (Alemania) du egoitza. Volkswagen Taldearen muina izanda, General Motors, Toyota eta Forden atzetik dago munduko auto-ekoizleen artean.
Volkswagen | |
---|---|
Das Auto | |
Datuak | |
Izen laburra | VW |
Mota | automobil marka, automobile manufacturer (en) eta filiala |
Jarduera sektorea | automobilgintza |
Herrialdea | Alemania |
Jarduera | |
Ekoizpena | Volkswagen Beetle, Volkswagen Beetle (en) , Volkswagen Golf, Volkswagen Jetta (en) , Volkswagen Amarok (en) , Volkswagen I.D. series (en) , Volkswagen Passat, Volkswagen Polo, Volkswagen Arteon (en) , Volkswagen Tiguan (en) , Volkswagen T-Roc, Volkswagen Up! (en) , Volkswagen Fox (en) , Volkswagen Bora (en) , Volkswagen Phaeton (en) , Volkswagen Scirocco (en) , Volkswagen T-Cross (en) , Volkswagen Lupo (en) , Volkswagen Derby (en) , Volkswagen Vento (en) eta Volkswagen Eos (en) |
Agintea | |
Zuzendari exekutiboa | Thomas Schäfer (en) |
Egoitza nagusi |
|
Legezko forma | Aktiengesellschaft (en) |
Jabea | Volkswagen AG |
Ekonomia | |
Diru-sarrerak | 279.232.000.000 € (2022) |
Irabazi garbia | 15.836.000.000 € (2022) |
Ustiapen-mozkina | 22.124.000.000 € (2022) |
Historia | |
Sorrera | 1937ko maiatzaren 28a |
Sortzailea | |
Jasotako sariak | Ig Nobel sariak (2016) |
webgune ofiziala |
Alemania nazian jaio zen enpresa, herritar bakoitzari auto bana emateko nahian. Hori dela eta, izenak alemanez "herriaren autoa" esan nahi du. Bigarren Mundu Gerraren ostean, Volkswagen herrialdearen mirari ekonomikoaren ikurra bilakatu zen. Ferdinand Porsche aita-semeek 1934an diseinaturiko auto txiki merke bat produzitzeko. Hasieran, autoari KdF-Wagen izena jarri zioten, Kraft durch Freude ("indarra alaitasunaren bidez") nazien ikur-hitzean oinarriturik, baina mundu osoan "labezomorro" deitu zitzaion. Nolanahi ere, auto gutxi ekoiztu ziren nazien garaian, Volkswagen fabrika eta hartarako propio eraikitako hiria, Wolfsburg, enpresaren bulego nagusiak eta bere fabrika handienetako bat dituena material militarra ekoizteko erabili baitzen Bigarren Mundu Gerra osoan. 1943tik 1945era enpresak bere gain hartu zituen, halaber, Frantziako Peugeot fabrikak. 1978an bertan behera utzi zuen labezomorroaren produkzioa Alemanian, baina ez ordea beste herrialde batzuetan. 1990erako mota bereko 20 milioi auto baino gehiago saldu zituen. Volkswagen Europako auto fabrikatzaile nagusietako bat izan da gerora ere, ekimen hauei esker besteak beste: Audi AG luxuzko auto enpresaren erosketa (1965); Golf eta beste auto mota batzuk ekoizpena (1974); SEAT enpresa espainiarraren kontrola (1986); Trabanteko instalazioen erosketa Alemaniako ekialdean; lankidetza hitzarmenak Ford, Toyota, Skoda eta beste auto fabrikatzaile batzuekin.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.