Vulpecula (konstelazioa)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Vulpecula edo Azeria[1][oh 1] —latinez: Vulpecula— zeruko ipar hemisferioko konstelazio bat da. Udako hirukiaren erdian dago, Sagitta eta Delphinus konstelazioen iparraldean.
Datu azkarrak Behaketa, Aurkitzailea ...
Vulpecula (konstelazioa) | |
---|---|
Behaketa | |
Aurkitzailea | Johannes Hevelius |
Aurkikuntza-data | 1683 |
Ezaugarri fisikoak | |
Azalera | 268 °² |
Itxi
XVII. mendean Johannes Hevelius poloniar astronomoak definitu eta Vulpecula cum Anser (Azeria antzararekin) izendatu zuen. Geroztik sinplifikatu egin da izena[2].