Wicklow mendiak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Wicklow mendiak (ingelesez Wicklow Mountains, irlanderaz Sléibhte Chill Mhantáin eta antzinako irlanderaz Cualu) Irlandako ekialdean dagoen mendikate bat da. Nagusiki Wicklow konderrian kokatzen da, halere bere mugak Carlow, Wexford eta Dublingo konderrietara hedatzen dira. Dublingo konderrian Dublingo mendiak izena daramate (ingelesez Dublin Mountains eta irlanderaz Sléibhte Baile Átha Cliath).
Datu azkarrak Datu orokorrak, Mendirik altuena ...
Wicklow mendiak | |
---|---|
II. maila: parke nazional | |
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Lugnaquilla |
Garaiera | 925 m |
Mota | mendikate |
Luzera | 66 km |
Zabalera | 43 km |
Azalera | 3.000 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | Errepublika_type:_scale:_dim:_globe:Earth 53°05′N 6°20′W |
Kokapena | Wicklowko konderria Wexfordeko konderria Carlowko konderria |
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika |
Province of Ireland | Leinster |
Desagertutako erakunde administratiboa | Dublingo konderria |
Geologia | |
Material nagusia | Granito Mika Eskisto kuartzita |
Garaia | Devoniar Kanbriar |
Itxi
Mendikate honetako mendirik garaiena Lugnaquilla da (925 metro). Wicklow mendikateko Kippure mendian Liffey ibaiaren iturburua kokatzen da, bestalde Dargle, Slaney eta Avoca ibaiak ere iturbura bertan dute.