Wikitribune
albiste webgunea, erabiltzaileek ikuskatua / From Wikipedia, the free encyclopedia
WikiTribune (WikiTRIBUNE grafismoarekin idatzia) egin asmo den albiste webgune bat da. Hor, kazetari profesionalek ikerketa eta idazketa lana egingo dute, eta boluntarioek artikulu horiek onduko dituzte zuzenketak eginez, gertaerak egiaztatuz, aldaketak iradokiz eta iturriak gehituz. Jimmy Walesek, Wikipediaren sortzaileetako batek, webgunea iragarri zuen 2017ko apirilean, irabazi asmoa duen eta Wikipediarekin edo haren euskarri den Wikimedia Fundazioarekin loturarik ez duen webgunetzat.[1][2][3]
Informazio gehiago URL helbidea, Komertziala? ...
URL helbidea | https://www.wikitribune.com/ |
---|---|
Komertziala? | bai |
Webgune mota | albisteak |
Erabiltzailea erregistratzea | aukerakoa |
Hizkuntza(k) | ingelesa |
Edukiaren lizentzia | Creative Commons Aitortu |
Jabea | Jimmy Wales |
Itxi