From Wikipedia, the free encyclopedia
Willard Van Dyke (Denver, Colorado, 1906ko abenduaren 5a - 1986ko urtarrilaren 23a) estatubatuar argazkilaria eta zinemagilea izan zen.
Willard Van Dyke | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Denver, 1906ko abenduaren 5a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Jackson, 1986ko urtarrilaren 23a (79 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria, film-zuzendaria, argazki-zuzendaria, zinemagilea, produktorea eta errealizadorea |
Lantokia(k) | Ameriketako Estatu Batuak |
Enplegatzailea(k) | Purchaseko New Yorkeko Unibertsitate Publikoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Ikasketak Berkeleyko (Kalifornia) Unibertsitatean egin zituen. Aprendiz gisa hasi zen Edward Westonen lantegian eta adiskide batekin galeria-estudio bat zabaldu zuen Oaklanden. Ansel Adams eta Edward Westonekin f/64 taldearen sorreran parte hartu zuen. Talde hori argazkilaritza puruaren aldekoa zen. Zuri beltzeko lanetan maisutasun handia erakutsi zuen. Sail horretan aipagarriak ditu Life eta Harper’s Bazaar lanak.
1940ko hamarkadaren hasieran, hainbat film dokumental egin zituen. Eguneroko bizitzako irudiak erakusten zituen horietan, herri txiki bateko bizitza, musikagile baten bizimodua edo gaur egungo arkitektura. 1943-1945 bitartean Van Dyke gerrako informazio bulegoko film saileko buru izan zen eta 1947. urtean film bat egin zuen Weston maisuari buruz. 1965ean New Yorkeko Arte Modernoko Museoko cinëma saileko arduradun izendatu zuten. Hogei urtez aritu zen zineman lanean eta ez zen argazkilaritzara itzuli 1975. urtea arte, Edward Westonen erakusketa handi bat antolatzeko. 1977an, ordea, kargu ofizialak utzi eta argazkilaritzari ekin zion.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.