senegalgo abeslari, konpositore eta politikaria (j. 1959) From Wikipedia, the free encyclopedia
Youssou N'Dour (Dakar, 1959ko urriaren 1a) senegaldar abeslaria da.
Youssou N'Dour | |||
---|---|---|---|
(2009) | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Dakar, 1959ko urriaren 1a (64 urte) | ||
Herrialdea | Senegal | ||
Familia | |||
Haurrideak | |||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, egile abeslaria eta abeslaria | ||
Parte-hartzailea
| |||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Star Band (en) Super Étoile (en) | ||
Genero artistikoa | Mbalaxa afrobeata | ||
Musika instrumentua | ahotsa | ||
Diskoetxea | Sony Music | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | islama | ||
Amak Senegalgo musika tradizionala jotzen eta kantatzen zuen. Berak erakutsi zizkion wolof musikaren oinarriak. Hamabost urte zituela, Youssou Super Diamono taldearekin hasi zen Afrikan zehar kantuan. Hurrengo urtean Star Band musika-taldeko zuzendaria izan zen. 1981ean Super Étoile de Dakar taldea sortu zuen, eta Europan zehar ibili zen Senegalgo erritmo tradizionalaren (mbalax) bertsio modernoak interpretatzen. Parisen Immigrés eta Nelson Mandela diskoak grabatu zituen. Disko horiek Peter Gabrielen gustukoak izan ziren, eta 1987an elkarrekin ibili ziren Europan, Japonian eta Estatu Batuetan hainbat musika-jaialdi eskaintzen; Peter Gabrielen So diskoan parte hartu zuen. Paul Simonen Gracelanden (1986) ere kantatu zuen, eta Nelson Mandelaren hirurogeita hamargarren urtebetetzeko kontzertuan (Londres, 1988) parte hartu zuen. 1989an Amnesty Internationalen aldeko hainbat kontzertu eman zituen. 1989an The Lion grabatu zuen, zati bat ingelesez, eta bestea wolofera z, mendebaldeko pop-musikako tresnak Senegalgo folkloreko tresnekin (tama danborrarekin) elkartuz. Bere kantarik arrakastatsuena, Neneh Cherryrekin kantatzen duen Seven Seconds abestia, Wommat (1994) diskoan du. 2005. urtean, Grammy sari bat irabazi zuen Egypt lanagatik.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Youssou N'Dour |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.