Zenbakizko integrazio
From Wikipedia, the free encyclopedia
Zenbakizko analisian, zenbakizko integrazioa algoritmo sorta zabal bat da integral definitu baten zenbakizko balioa kalkulatzeko, Hedaduraz, batzuetan ekuazio diferentzialak ebazteko zenbakizko algoritmoak deskribatzeko ere erabiltzen da. Artikulu hau integral mugatuen zenbakizko kalkuluari buruzkoa da.
Zenbakizko integrazioko formulak koadratura formula bezala ere ezagutzen dira, batez ere dimentsio bakarreko integralen kasuan. Bi dimentsio edo gehiagoko integralak (integral anizkoitzak) kalkulatzeko zenbakizko formulei kubatura formula esaten zaie batzuetan, nahiz eta kasu horietan koadratura terminoa ere erabiltzen den.[1][2]
Zenbakizko integrazioaren xedea
moduko integral mugatuak modu hurbilduan (doitasun maila jakin batekin) kalkulatzea da.