Zeramika kardial
Neolitoko zeramika dekoratzeko estilo bat / From Wikipedia, the free encyclopedia
Zeramika kardiala deitzen zaio berberetxo arruntezko ertz horzdunekin (Cardiidae familiako Cerastoderma edule edo Cerastoderma glaucum) inprimaturiko apainketak dituen buztingintzari. Halere, apainketak maskorrekin egiteaz gain, atzamarrak, azazkalak, eztenak, lokarriak eta abar erabili ziren ere. Askotan, zeramika inprimatuaren izena hobesten da[ohar 1]. Zeramika kardiala Mediterraneoko Neolitoko lehenetariko aldi bat da, K.a. VI. eta V. milurtekoa, Balkanetatik Espainako Levanteraino hedatu zena, nahiz eta horren eragina Europako kostaldetaraino heldu.
Zeramika kardial | |
---|---|
Zeramika kardialaren horizontea | |
Datuak | |
Historia | |
Garaia(k) | Neolito. K.a. VI.-V. milurtekoak |
Kultura | Zeramika kardialaren kultura |
Berberetxo arrunta (lehen cardium edule izen zientifikoa ematen zitzaiona eta gaur egun Cerastoderma edule dena) edo bestelako Bibalbio baten maskorrekin apaindutako zeramika Afrikako Atlantikoko kostetan agertu da ere, adibidez Banc d'Arguin Parke Nazionaleko itzelezko maskortegietan, Mauritanian edo Chafarinak uharteetan[1]