From Wikipedia, the free encyclopedia
Zuhandor arrunta (Cornus sanguinea, sinonimoa Swida sanguinea) cornaceae familiako cornus generoko zuhamuxka bat da, Europan oso hedatua dagoen espeziea.
Zuhandor arrunt | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Cornales |
Familia | Cornaceae |
Generoa | Cornus |
Espeziea | Cornus sanguinea |
Sinonimoak | |
Swida sanguinea | |
Banaketa mapa | |
Zuhandorra 2 m-tatik 6 m-tara hazten den tamaina ertain-handiko hosto erorkor zuhamuxka da, adar eta adaxka marroi berdexkak dituena.
Udazkenean kolore ardo gorri bat hartzen du hostoetan eta baita adar zein azalean ere, neguan hostoak galdu arren kolore gorrixka interesgarri bat mantenduz, hortik dator "sanguinea" bere izen latinoa, udazkenean hartzen duen odol kolorearengatik.
Hostoak aurrez aurre kokatuak, luzeran 4-8 cm-koak eta zabaleran 2-4 cm-koak. Itxura obatua edo luzanga dute, sartu-irten gabeko ertzekin. Gainetik orlegiak eta leunak dira eta azpitik iletxo laburtxoak ditu itxura latzago bat emanez.
Udaberri eta udan berde kolorekoak eta udazkenean gorriak.
Lore hermafrodita txikiak dira (5-10 mm-ko diametrokoak), krema zuri koloreko lau petalodunak eta 3-5 cm-ko diametroko mordotan kokatuak. Lorautseztapena intsektuek gauzatzen dute.
Fruitua baia beltz bat da, 5-8 mm-ko diametrokoa eta hazi bakarra duena.
Europa eta mendebaleko Asian jatorria duen zuhamuxka espezie bat da; iparretik Ingalaterra eta Eskandinaviako hegoalderaino, eta sortaldetik Kaspiar itsasoraino hedatzen da.
Euskal Herrian edonon ikus daiteke, baina Euskal Herri hezean ugariagoa da.
Baso hostoerorkor zein hostoiraunkorren ohianpean agertzen den zuhaixka da, beste zuhaixka zein landare espezie ezberdinekin biziz.
Itzala (ez erabatekoa), freskotasuna eta hezetasuna gustoko dituen espeziea da, hori dela eta Euskal Herrian nahiko ugaria eta arrunta den zuhamuxka da, Nafarroako eta Arabako hegoalde lehorrean arroila hezeetan eta ibaien inguruetan babesten da.
Lurraren aldetik oso moldakorra da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.