Zumar
From Wikipedia, the free encyclopedia
Zumarrak (Ulmus) Ulmazeoen familiako eta Ulmus generoko zuhaitzak dira. Hosto-erorkorrekoak dira. Oinalde asimetrikoa duten hosto txandakatu edo distikoak, nekez ikusten diren lore txiki berdeak eta samara-motako fruituak dituzte.
Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Azpibanaketa ...
Zumar | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Rosales |
Familia | Ulmaceae |
Generoa | Ulmus |
Azpibanaketa | |
Ikusi testua
| |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | zumar egur |
Itxi
XIX eta XX. mendeetan, zumar espezie eta barietate ugari landatu ziren Europako eta Ipar Amerikako kale eta parkeetan; horrela sortu ziren zumarrez landatutako hiribide eta ibiltokiak, "zumardi"[1] edo "zumarkale"[2] izenekoak. Hala ere, azken hamarkadetan zumar ia guztiak, hirietakoak batez ere, hil egin dira grafiosi izeneko gaitzak jota, kakalardoek hedatutako onddoa. Egoera honi erantzuteko, baratzezainek barietate berriak garatu dituzte, gaitzari aurre egiteko gai direnak.
- 'Sapporo Autumn Gold', Florentzia inguruan
- Zumar hostazabalaren hosto eta haziak
- Hostoen asimetria, U. rubra
- Azala, U. rubra