2010eko Andaluziako Itzulia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
2010eko Andaluziako Itzulia txirrindularitza itzuli honen 56. edizioa izan zen. 2010eko otsailak 21 eta 25 artean ospatu zen, 5 etapatan banatutako 676,2 kilometroko ibilbidea eginez Jaén eta Antequera artean.
UCI Zirkuitu Kontinentaletako UCI Europe Tourraren barnean egon zen, 2.1 mailan.
91 txirrindularik parte hartu zuten 7 txirrindulariko 13 taldetan banatuta, proba 61ek amaitu zutelarik. Kontu nabarmengarri bezala, espainiar talde gehienek ez zuten parte hartu (soilik Andalucía-Caja Sur eta Caja Rural taldeek), lasterketarekin akordio ekonomiko batera ez baitziren iritsi, Murtziako Itzuliarekin gertatu zen bezala.
Garailea Michael Rogers izan zen. Berarekin batera podiumean Jurgen Van den Broeck eta Sergio Pardilla egon ziren, sailkapen nagusiko bigarren eta hirugarren bezala, hurrenez hurren.
Puntukako sailkapena Óscar Freirerentzat izan zen, mendikoa Brice Feillurentzat, tarteko helmugena Jesús Rosendorentzat, konbinatua Sergio Pardillarentzat, eta taldekakoa Saxo Bankentzat.
Remove ads
Etapak
Etapa | Data | Ibilbidea | Kilometroak | Etapa garailea |
1.a | otsailak 21 | Jaén-La Guardiako mendatea ![]() | 159,2 | ![]() |
2.a | otsailak 22 | Villa de Otura-Kordoba | 182,2 | ![]() |
3.a | otsailak 23 | Marbella-Benahavís ![]() | 162,5 | ![]() |
4.a | otsailak 24 | Málaga-Málaga | 10,9 (banakako erlojupekoa) | ![]() |
5.a | otsailak 25 | Torrox-Costa-Antequera ![]() | 161,4 | ![]() |
Sailkapenak
Remove ads
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads