Akkra
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Akkra[1] (ingelesez: Accra, əˈkrɑː ahoskatua) Ghanako hiriburua eta hiri nagusia da. Gineako golkoan dago, eta kultura, merkataritza eta industriagune garrantzitsua da. Komunikazio ugari ditu, burdinbidez eta errepidez, kostalde bereko beste hiriekin. Garrantzi handiko petrolio findegia du.
Remove ads
Etimologia
"Akkra" izena "Nkran" hitzatik dator, Àkan hizkuntzetan "inurriak". Izenaren justifikazioa inguruan zeuden inurritegi ugaritasunean aurki nahi izan da.
Historia
1500 eta 1578 artean egungo Akkraren inguruan Portugaldar Inperioak gotorleku bat sortu zuen. Tokia Afrikako lehengaiak eta esklabuekin komertzio egiteko egokia zen eta horiek ospea eman zioten, azken buruan europearrek Gineako golkoko mendebaldeko itsasalde horri Urre Kosta esan baitzioten.[2]. Esklabuak batez ere ga herriaren lurraldeetan harrapatzen zituzten, kokalekuaren inguruko mendietan. 1578an ga herriko talde batek portugaldarren gotorlekua txikitu zuen; XVII. mendearen hasieran, bestetik, ga herrikoek bertan hiri bat sortu zuten. 1642an Herbeheretar Inperioak portugaldarra ordezkatu zuen eta beste gotorleku komertziala sortu zuten. Halaber, Britaniar Inperioaren Royal African Companyak inguruetan kokatu ziren gatazka armatuak sortuz; arazoak, nolabait, 1672ko Bredako Itunaren bitartez konpondu ziren; horren arabera britainiarrek beste kokapena bilatu zuten. Aipatutako herriekin batera, inguruan ere, XVII. mendearen bukaeran, suediarrak eta danimarkarrak ibili ziren.
Egungo hiria ga herriak sortutako inguruan garatu zen baina baita ere beste herrialdetako inbaditzaileen gotorlekuak hartuz:
- Britaniarren Jamestown;
- Danimarkarren Osu castle, egungo Fort Christiansborg;
- Herbeheretarren Ussher gotolekua.
Aipatutako lau alde hauek egungo hiriburuaren barrutiak dira.
1877an, britaniarren eta Ashanti Inperioa arteko gerren ondoren, Akkra Urre Kosta Britaniar koloniaren hiriburua izendatu zuten, horrela Cape Coast ordezkatuz. Halaber, poliki-poliki, lurraldean zeharrean burdinbidearen eraikuntzak hiria Ghanako benetako bihotz ekonomikoa bihurtu zuen.
1862an eta 1939an lurrikarek txikizio handiak eragin zituzten Akkran.
1948an Accra Riots erakundeak Erresuma Batuarekiko independentziaren aldeko kanpaina handia eragin zuen. 1957an estatu izaera eskuratu zuten eta Akkra hiriburua izendatua izan zen.
Gaur egun Afrikako hiriburu aurreratuenetariko bat da.
Remove ads
Klima
Akkrak klima tropikala lehorra du ia erdielkorra. Bi euri garaiak ditu baina urte osoan ez du asko egiten, 730 mm. batezbesteko. Tenperatura aldetik ez dira aldaketa handiak ematen: 24,7°tik 28°tara. Abuztua hilabete hotzena da, martxoa beroena.
Remove ads
Demografia
Hiri senidetuak
Akkrak bi hiri senidetu ditu:[4]
Galeria
- Achimota eskola.
- Akkra modernoa.
- Akkrako merkatua.
- Kaleko giroa.
Erreferentziak
Bibliografia
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

