Ada Yonath
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Ada E. Yonath (hebreeraz: עדה יונת, ˈada joˈnat ahoskatua; Jerusalem, Palestinako Britainiar Mandatua, 1939ko ekainaren 22a) Israelgo kristalografoa da.
2009an Kimikako Nobel Saria jaso zuen, Venkatraman Ramakrishnan eta Thomas A. Steitzekin batera, erribosomaren egitura eta funtzioan egindako ikerketengatik.[1]
Remove ads
Biografia
Bere gurasoak arazo ekonomikoen ondorioz Poloniatik Israelera emigratu zuten eta Ada Jerusalemen sortu zen. Aita hil zenean, etxez aldatu ziren eta Tel Avivera joan ziren bizitzera. Tichon Hadash eskolan izena eman zuen eta Adak matematika klaseak eman zituen ordaindu ahal izateko. Beranduago Jerusalemera itzuli zen berriz eta kimikan graduatu zen Hebrear Unibertsitatean, 1962an. Bi urte geroago, biokimikako masterra lortu zuen. 1968an, Wizmann Institutuan doktoregoa egin zuen. Doktoretza ondoko ikasketak Massachusettseko Teknologia Institutuan (MIT) eta Carnegie Mellon Unibertsitatean (Pennsylvania) burutu zituen. [2]
Bestela, Palestinar-israeldar gatazkan irtenbide baketsuaren alde egin izan du.
Remove ads
Ibilbidea
Yonathek bere prestakuntzan proteinen kristalografia ikertzen hasi zen eta hortik aurrera erribosomak aztertzera pasa zen.
1970ean proteinen kristalografia laborategi bat sortu zuen eta hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu zuen. azkenik erribosomak hobeto ezagutzeko teknika berri bat garatu zuen: krio bio-kristalografia.
2000-2001. epealdian, bakterioaren erribosoma baten bi zatiko egitura hiru dimentsiotan egitea lortu zuen. Erribosomen ikerketa bidean hurrengo erronka du antibiotikoek organulu horietan nola jokatzen duten ulertzea.[3] [4]
Weizmann institutuan lanean jarraitzen du.[5]
Remove ads
Sariak eta errekonozimenduak
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads