Aderounmu Adejumoke
nigeriar aktorea From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Aderounmu Adejumoke (joruberaz: Adéjùmọ̀kẹ́ Adéróunmú; Abeokuta, 1984ko martxoaren 26a – 2024ko apirilaren 7a) nigeriar aktorea izan zen.
Remove ads
Bizitza
Ogun estatuko Abeokuta hirian jaio zen 1984ko martxoaren 26an[1][2]. Nazioarteko harremanetan lizentziatu zen Obafemi Awolowo unibertsitatean, eta gero urtebeteko zerbitzu nazionalean egon zen Gombe estatuan[1]. 2017an, Frantziako Lyongo La CinéFabrique ziurtagiria lortu zuen Ford Fundazioaren diru-laguntza bat irabazi ostean[1].
2008an Arugba filmerako entzunaldi egin ostean hasi zen profesionalki antzezten[2]. 2016an ospea lortu zuen Esther antzezteagatik Jenifa's Diary telesailean[3]. Guztira, ingelesezko eta joruberazko 10 film eta telesail baino gehiagotan parte hartu zuen. 2012tik 2015era, Concert Radion lan egin zuen[4].
Ez zen inoiz ezkondu[2]. 2024ko apirilaren 7an hil zen, 40 urte zituela[5].
Remove ads
Sariak
- 2016: MayaAfrica Awards 4.0 Face Of Nollywood
- 2017: Scream Awards New Face Of Nollywood
Filmografia
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads