Adjaria

From Wikipedia, the free encyclopedia

Adjariamap
Remove ads

Adjaria[1] — orobat Ajaria, Ajara, Adjaria, Adzharia, Adzhara eta Achara izenez ezaguna— (georgieraz: აჭარა), ofizialki Adjariako Autonomia Errepublika (აჭარის ავტონომიური რესპუბლიკა, Acharis Avtonomiuri Respublika) Georgiako 11 eskualdeetako bat da, Itsaso Beltzaren ertzean kokatua. Hegoaldean, Turkiarekin du muga.

Datu azkarrak Adjaria აჭარა, Administrazioa ...

Hiriburua Batumi da. Eskualdea 6 raioni edo barrutitan banatua dago: Batumi, Keda, Kobuleti, Khelvatxauri, Shuakhevi eta Khulo.

Thumb
Batumiko portua.
Remove ads

Geografia

2.900 km² eta 333.953 biztanle (2014) ditu. Hiriburua eta hiri nagusia Batumi da.

Lurralde menditsua da, oro har; erdialdean haranak daude eta kostaldean lur apalak. Mendikateetan, aipagarriak dira Mesjetis Kedi eta Shavshettis Kedi. Ibai nagusiak Çoruh eta haren ibaiadar Acharistsqali dira. Klimari dagokionez, aldaera asko bereizten dira, lur beheretan epel hezea eta hotz lehorragoa mendialdean. Lurraldearen % 50 inguru zuhaitz koniferoz estalita dago, eta lur apaletan landare subtropikalak lantzen dira.

Remove ads

Biztanleak

Adjariarrak (azareli, ayareli, ajareli) georgiarren saileko taldekoak dira, baina beren erlijio eta kultura tradizio propioak dituzte. Georgieraren dialekto bat erabiltzen dute, eta gehienak erlijioz sunniak dira.

Ekonomia

Ekonomiaren oinarria nekazaritza da. Gai nagusiak tea, zitrikoak, mahatsa, banbua eta eukaliptoa dira. Abeltzaintza eta tabakogintza garrantzi handiko jarduerak dira mendialdeetan.

Historia

1991n Georgiak burujabetasuna eskuratu zuenez gero, Adjariak gobernu autonomoa dauka eta eskumen ugari ditu barne politikaren alorrean. 1992an izendatu zuten Georgiaren baitako errepublika autonomo.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads