Akadera
Akad inperioko hizkuntza semitiko desagertua From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Akadera[1] (akaderaz: ๐๐ ๐บ๐; logograma ๐ต๐ ) ekialdeko hizkuntza semitikoa da, haraitzina Mesopotamian, bertzeak bertze, asiriarrek eta babiloniarrek erabilia. Sorburua Akad hirian zuen.
Mesopotamiara semiten uhinekin heldu zen K.a. 2800 urteetan. Gero, Akadtar Inperioan hizkuntza ofiziala bihurtu zen, sumerieraren ordez. Idazkera kuneiformea erabiltzen zuen. Maritik (gaurko Siriako ekialdean) Susara (Irango hegoaldean) zabaldu zen. K.a. 2000 urteetan antzinako akaderatik bi hizkera sortu ziren: babiloniera eta asiriera.
Hammurabiren Kodea babilonieraz idatzita dago. Bere garaian, babiloniera Ekialde Hurbilean lingua franca zen (adibidez, Egiptoko faraoien eta hititen erregeen artean); baina Persiar Inperioarekin pixkanaka, herriko hizkuntza gisa desagertu zen, eta III. mendetik aurrera ez dago idatzirik.
Remove ads
Erreferentzia
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
