Akron
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Akron, Estatu Batuetako hiria, Ohio estatuko Summit konderrian. 2010ean 199.110 biztanle zituen, eta kilometro karratuko 1.232,53 biztanleko dentsitatea.
Simons Perkinsek sortu zuen hiria 1825ean, Ohio eta Erie kanaletik hurbil. Industria-hiri gisa garatu zen, pneumatikoen eta kautxuaren industriagune gisa batez ere. Gaur egun, industria dibertsifikatu egin da, eta goi-teknologiako industriak daude; ikerketako gunea ere bada, eta finantza-gunea.
Remove ads
Historia
Kautxuaren industriari lotua dago Akronen historia. Akron herriak hiri kategoria hartu zuen 1865ean, eta 1869an B.F. Goodrichek lehen goma-lantegia ezarri zuen hirian. XX. mendearen hasieran, oso azkar hazi zen. Jende askok jo zuen Akronera goma-lantegietan lan egiteko. 1915ean, O'Neil familiak General Tigre konpainia fundatu zuen. 1910etik 1920ra bitartean, populazioa 69.067tik 208.435era handitu zen.
Goodyear Tire & Rubber Company Amerikako penumatiko-konpainia nagusi izatera iritsi zen. Gaur egun, Goodyear konpainiaren egoitza nagusia Akronen dago, eta Bridgestone konpainiak bertan dauka Amerikarako zentro teknikoa.
1950eko hamarkadan jo zuen goia populazioak. 1960. urtean 290.351 biztanle zituen; geroztik, murriztuz joan da etengabe.
Remove ads
Akrondar ospetsuak
- Bill W (Alkoholiko Anonimoak elkartearen sortzailea)
- Sid Avery
- Alexander Butterfield
- David Allan Coe
- John Dean
- Rita Dove
- Angie Everhart
- Shirley Fry
- Chrissie Hynde
- James Ingram
- Jim Jarmusch
- Melina Kanakaredes
- Vaughn Monroe
- Jaroslav Pelikan
- Charles Pfahl
- Robert Quine
- Willard Van Orman Quine, filosofoa.
- Harry Reynolds
- Sydne Rome
- Richard E. Smalley
- Nate Thurmond
- Maynard James Keenan
- Dan Auerbach, The Black Keys
- Patrick Carney, The Black Keys
Remove ads
Kanpo estekak
Erreferentziak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

