Alain Colmerauer

From Wikipedia, the free encyclopedia

Alain Colmerauer
Remove ads

Alain Colmerauer (Carcasona, 1941eko urtarrilaren 24aMarseilla, 2017ko maiatzaren 12a) informatikari frantses bat izan zen. Aix-Marseille Unibertsitatean irakaslea Izan zen, eta logikan oinarritzen den Prolog programazio-lengoaiaren sortzailea. Carcasonan jaio zen.[1] Grenobleko Institutu Teknologikoan graduatu zen,[2] eta Grenobleko Ensimag-en lortu zuen doktoretza.[3]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Remove ads

Karrera

Colmerauerrek 1967-1970 urteak Montrealeko Unibertsitatean eman zituen irakasle laguntzaile gisa, bertan sortu zituen Q-Sistemak, hizkuntz teknologiako formalismo lehenetako bat itzulpen automatikoko TAUM-METEO prototipoaren garapenean erabili zena.  1984an Prolog III programazio-lengoaia garatu zuen, eta murrizketen bidezko programazio logikoa arloaren sortzaile nagusietako bat izan zen.

Colmerauer 1970an irakasle elkartu plaza bat lortu zuen Aix-Marseille Unibertsitatean Luminy herrian. 1979an katedraduna bihurtu zen. 1993tik 1995era, buru izan zen Marsellako Informatika-Laborategian (LIM). 2006an erretiroa irakasle emeritu gisa hartu zuen arren, jarraitu zuen kide bat Luminyko adimen artifizialeko taldean kide moduan.[4]

Hainbat sari irabazi zituen, Proventza-Alpeak-Kosta Urdina,-ko Erregio-Kontseilukoa, 1985ean Michel Monpetit Saria, Frantziako Zientzien Akademiakoa.[5] 1986an, Ohorezko Legioko zaldun izendatu zuen Frantziako Gobernuak. Adimen Artifizialeko American Association elkarteko kide bihurtu zen 1991ean,[6] eta ACP Ikerketa Bikaintasun Saria jaso zuen 2008an (Printzipioak eta Murrizketen bidezko Programazio-Praktikak).[7]  Frantziako Zientzien Akademiako korrespontsala ere izan zen Matematika arloan.[8]

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads