Albo

landare-espeziea From Wikipedia, the free encyclopedia

Albo
Remove ads

Alboa edo platano arrunta[1] (Platanus hybrida, Platanus x acerifolia edo Platanus x hispanica) zuhaitz-espezie hibridoa da, Platanaceae familiakoa, ohikoa kale eta hiribideetako espaloietan. Espezie hau mendebaldeko (Platanus occidentalis) eta ekialdeko platanoaren (Platanus orientalis) hibrido ugalkorra da, Europan sortu zena XVIII. mende inguruan.

Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Datu orokorrak ...
Remove ads

Ezaugarriak

Hosto erorkorreko zuhaitz hau oso hedatua dago hirietan, azkar hazi eta oso kementsua delako. 30-35 metrokoa izan daiteke. Apiril eta maiatzean loratzen da. Orain arte alboak apaingarri gisa erabili dira hirietan, baina basoetan ere erabiltzen hasi dira azkar hazten direla-eta.

Bere azala, hauts-kolore orlegixkakoa, gaztaina-kolorekoa enbor zaharretan, xafla ezkatadunetan askatzen da, eta orban irregular horixka edo txurixkak agerian uzten ditu barneko azalean.[2]

Remove ads

Argazki galeria

Erreferentziak

Ikus, gainera

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads